GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Rossy de Palma eta David Fernandezek «desVariaciones Goldberg» aurkeztuko dute

«desVariaciones Goldberg» antzezlana gaur eta larunbatean ikus ahal izango da Bilboko BBK aretoan 20.00etan «Hurbiltasun antzokia» egitarauaren barruan. Rossy de Palmak, «Almodovarren neskak», Keyserlingk kondearen rola interpretatzen du, eta David Fernandezek Goldbergena. Kondearen heriotzaren ondorengo Goldbergen bizitza kontatzen da antzezlan honetan. Fernandezek eta De Palmak gai bakarra jorratzen dute obra honetan; artearen eta boterearen arteko harremanak eta horri buruzko 30 bariazio izango dituzte fikzioa eta errealitatea txanpon berberaren bi alde direlarik. «desViaciones Goldberg» publiko helduarentzat gomendatzen da, eszena batzuen edukia dela eta. Agertokian azaltzeaz gain, antzerki-muntaketa honen egileak eta talde artistikoaren buru ere badira. Izan ere, David Fernandez bera da zuzendaria, eta dramaturgiaren, eszenaratzearen eta bideoaren zuzendaria; Rossy de Palma, berriz, figurin eta jantziez arduratzen da. Antzezlanean, Johann Sebastian Bachen musika entzun daiteke, haren «Goldberg Bariazioak» obra alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo