GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

BERTSOLARITZA

Gazteen bertso-txapelketa final bana Nafarroan, Iparraldean eta Araban

Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko gazteak norgehiagoka arituko dira gaur Nafarroako eskolarteko txapelketaren finalean. Bihar, berriz, bertso bazkaria izango dute, 14.30ean, ehiza eta arrantza elkartean. Bertan izango dira Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu, Julen Zelaieta. Berakoa ez da final bakarra izango, izan ere Iparraldeko XVII. bertsolari gazteen txapelketa Baionan izango baita bihar. Norgehiagoka arituko dira Mattin Luku, Ximun Cazaubon, Txomin Elosegi, Maiana Irigoien, Maddi Ane Txoperena, Ortzi Murua. Araban beste horrenbeste eskainiko da. Eskolarteko txikiak 12.00etan neurtuko dira herriko Kultur Etxean; arratsaldean berriz, gazteen txanda izango da. Gaurkoak eta biharkoak batuta, bertsoz betetako asteburua izango da honakoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo