GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIALDIA

Mundumirak hamaika kultura bertaratuko ditu jaialdiaren 6. edizioan

«Euskal Herria» aldizkariak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen duten munduko kulturen jaialdiak seigarren urtez ateak zabalduko ditu asteburu honetan. Bihar eta igandean ekintza eta ikuskizun ugari izango dira herriko kaleetan. Musika, kale antzerkia eta kale animazioa, hitzaldiak, mendi-proiekzioak eta mendi-ibilbideak, artisautza, mundu zabaleko gastronomia azoka zaporetsua izango dira, besteak beste. Asteburu gogoangarria ziurtatu diote antolatzaileek bertaratzen den pertsona orori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo