GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIALDIA

Gay, lesbiana eta transexualei begira antolatutako lehen jaialdia sortu da

«Visible 2010» izenpean antolatu dute Donostia Kulturak eta Gehituk pertsona gay, lesbiana, transexual eta bisexualak aintzat harturik, hauen inguruko lehen jaialdia. Lehen edizio hau igandean Antzoki Zaharrean hasiko da. Bertan Jorge Torregrossaren film laburrak emango dituzte, sarrera doakoa izango dela. Datorren ekainaren 10ean bestetik, «Fe de vida-Historias LGTBI» argazki erakusketa irekiko da Antiguako Lugaritz kultur etxean. Eta ekainaren 19an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldi bat eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo