GARA > Idatzia > Iritzia> Jo puntua

Ixabel Etxeberria Irakaslea

Ezagutza, gure aukerak garatzeko

Ez dakit ikasketak zergatik egin nituen kanpoan bertan aukera edukiz. Soilik informazioa ez neukalako, Ipar eta Hegoaldearen arteko loturak ez baitziren aski tinkoak. Geroztik bidea egin da, haatik asko gelditzen da egiteko, egitura handiak agerian daude baina txikiagoak gordean geratzen dira eta hauei bidea egin behar diegu, sarea hedatzen joateko

Euskal Herriaren bihotz taupadak entzunarazi dituzte gazteek Europako hiri administratibo nagusian. Euskal gazteriak ez digu huts egiten eta oztopo gogorrak, alegia mugan gaizkile gisa tratatuak izan ondoren, umiliazio-fitxaketa jasan ondotik, han egon dira, asteburu guztia autobusean pasatuz.

Bitarte horretan, gure diputatuek, Ipar Euskal Herriko ordezkaritza politiko moduan Estatuaren interesak defendituz, alegia, ideia ona zutela hemengo lurraldetasunari ezagutza bat eskaintzeko. Ez dakigu zeren ordezkatzera, zeren eskaintzera, eskatzera joan diren, zeren ez baitute inoren eskakizun, aldarrikapenik aipatu. Bazitezkeela mahai azpiko solasak? Baliteke. Baina ikusiz txapeletik zer atera den zalantzarik gabe zozotzat hartzen gaituzte! Ez dira ohartzen hemen aspaldiko debate politikoa badela eta egiten diren proposamenak funts handikoak direla. Azkenean, zer atera daiteke proposamen horretaz ez bada bi diputatuek beren aulkia zaindu nahi dutela eta orain arte debatetik kanpo gelditu direnez, azken txanpan agerraldi zertxobaiten egiteko beharra zutela? Erreakzioak irakurri eta Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua noren zerbitzuko dauden ikusten dugu, bi egitura hauek ez diote gero zintzorik eskaini nahi gure lurraldeari, ez dute garapen ekonomiko sanorik pentsatu nahi. Parisek noizbait eta noizbait botatzen dituen ogi apurrak bildu, batzuen artean banatu eta aitzina jarraitzea besterik ez dute nahi. Gainerakoa propaganda, irudi lanketa baizik ez da. Jokamolde hori ezagutzen dugu. Benetako ezagutzaren aldeko lanean jarraitu behar da eta horrek ekarriko dituen onurez informatu.

Gaindegiak beste behin ere informazio baliotsuak eskaini dizkigu Euskal Herri osoa hobeki ezagutu dezagun, arlo horretan nahiko ahul jarraitzen baitugu. Ikastolaren aldizkarian erakutsi digute Ipar Euskal Herriko gazteak hasi direla Hegoaldean goi mailako ikasketak egiten, baina bidea oso luzea gelditzen da oraindik gehiengo handiak segitzen baitu ikastera Bordele, Paue eta Tolosara joaten, tokian bertan oso prestakuntza ziklo interesgarriak eskainiak badira ere. Lea-Artibai goi mailako eskolara bisita egiteko aukera izan dut, eta duela zenbait urte Bordelen egindako ikasketekin konparaketa egitea ezinbestekoa izan zait. Ingurumen ederra, euskalduna, ikasketa maila oso ona, antolaketa bikain, barnetegia bertan, ikasleen kopurua gelako ikastolan bezalakoa, irakasleria hurbila. Noski arazoak egongo dira, baina zinez ez dakit ikasketak zergatik egin nituen kanpoan, bertan aukera mota hori hain hurbil edukiz. Soilik informazioa ez neukalako, Ipar eta Hegoaldearen arteko loturak ez baitziren aski tinkoak. Geroztik bidea egin da, haatik asko gelditzen da egiteko, egitura handiak agerian daude baina txikiagoak gordean geratzen dira eta hauei bidea egin behar diegu, sarea hedatzen joateko. Ea noiz Lea-Artibai, Arrasateko Unibertsitatea, Leioako campusak Ipar Euskal Herriko ikasle gehienak erakartzen dituen eta ikasketak hiru, lau hizkuntzetan errazki eramaten diren. Bestalde ideia paregabea litzateke egitura horientzat adarrak sortzea hemen, Hegoaldekoek pastorala eta Herri Urrats baino harantzago joateko bideak izan ditzaten. Instituzioa baitezpadakoa!

Euskal Herriaren bihotz taupadak entzunarazi dituzte gazteek Europako hiri administratibo nagusian. Euskal gazteriak ez digu huts egiten eta oztopo gogorrak, alegia mugan gaizkile gisa tratatuak izan ondoren, umilizazio-fitxaketa jasan ondotik han egon dira, asteburu guztia autobusean pasatuz.

Bitartez horretan gure diputatuek Ipar Euskal Herriko ordezkaritza politiko moduan Estatuaren interesak defendituz alegia ideia ona zutela hemengo lurraldetasunari ezagutza bat eskaintzeko. Ez dakigu zeren ordezkatzera, zeren eskaintzera, eskatzera joan diren zeren ez baitute inoren eskakizun, aldarrikapenik aipatu. Bazitezkeela mahai azpiko solasak? Baliteke. Baina ikusiz txapelatik zer atera den zalantzarik gabe zozotzat hartzen gaituzte! Ez dira ohartzen hemen aspaldiko debate politikoa badela eta egiten diren proposamenak funts handikoak direla. Azkenean, zer atera daiteke proposamen horretaz ez bada bi diputatuek beren aulkia zaindu nahi dutela eta orain arte debatetik kanpo gelditu direnez azken txanpan agerraldi zertxobaiten egiteko beharra zutela? Erreakzioak irakurri eta Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua noren zerbitzuko dauden ikusten dugu, bi egitura hauek ez diote gero zintzorik eskaini nahi gure lurraldeari, ez diote garapen ekonomiko sanorik pentsatu nahi. Parisek noizbait eta noizbait botatzen dituen ogi paurrak bildu, batzuen artean banatu eta aitzina jarraitzea besterik ez dute nahi. Gaineratekoa propaganda, irudi lanketa baizik ez da. Jokamolde hori ezagutzen dugu. Benetako ezagutzaren aldeko lana jarraitu behar da eta horrek ekarriko dituen onuraz informatu.

Gaindegiak berriz ere informazio baliotsuak eskaini dizkigu Euskal Herri osoa hobeki ezagutu dezagun, arlo horretan nahiko ahul jarraitzen baitugu. Ikastolaren aldizkarian erakutsi digute Ipar Euskal Herriko gazteak hasten direla Hegoaldean goi mailako ikasketak egiten, baina bidea oso luzea gelditzen da oraindik gehiengo handiak segitzen baitu Bordele, Pabe eta Toulousera joaten, tokian bertan oso formakuntza interesgarriak eskainiak direlarik. Lea Artibai goi mailako eskolara bisita egiteko aukera izan dut eta duela zonbait urte Bordelen egindako ikasketekin konparaketa egitea ezinbestekoa izan zait. Ingurumen ederra, euskalduna, ikasketa maila oso ona, antolaketa bikain, barnetegia bertan, ikasleen kopurua gelako ikastolan bezalakoa, erakaslego hurbila. Noski arazoak egongo dira, baina zinez ez dakit ikasketak zergatik egin nituen kanpoan bertan aukera mota hori hain hurbil edukiz. Soilik informazioa ez neukalako, Ipar eta Hegoaldearen arteko loturak ez baitziren aski tinkoak. Geroztik bidea egin da, haatik asko gelditzen da egiteko, egitura handiak agerian daude baina txikiagoak gordean geratzen dira eta hauei bidea egin behar diegu, sarea hedatzen joateko. Ea noiz Lea Artibai, Arrasateko Unibertsitatea, Leioako kanpusak Ipar Euskal Herriko ikasle gehienak erakartzen dituen eta ikasketak hiru, lau hizkuntzetan errexki eramaten diren. Bestalde ideia paregabea litzateko egitura horientzat adarrak sortzea hemen, Hegoaldekoek pastorala eta Herri Urrats baino haratago joateko bideak izan dezaten. Instituzioa baitezpadakoa!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo