GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Hamaika Telebistak aurrerantz jarraitzen du, eta Araban ere piztu da jadanik

GARA | DONOSTIA

Hamaika Telebista Euskal Herri osora hedatzen ari da, eta honezkero Araban ere sartu du bere burua. Azken pauso horrekin 2.000.000 ikusletik gora lortu ditu LTD bidez, hau da, biztanleriaren %66a gutxi gorabehera.

Hamaika Telebista «euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko egitasmoa» da. Bere burua euskaldun eta euskaltzale, gertuko eta Euskal Herriko, profesional, kalitatezko, parte hartzaile eta aurrerakoi bezala deskribatzen du. Izan ere, «gure hizkuntzaren normalizazioaren prozesuarekin konpromiso estua» du tokian tokiko komunikabide honek. Gainera, nahiz eta xumetasun jarrera batez lan egin, kalitatezko lana da telebista honen erronka nagusia.

LTD bidez ikusi ahal izateko telebista aparatua berriz sintonizatu behar da. Hori egin ondoren, ondo ikusteko arazoak izanez gero, etxeko antena orokorrari anplifikadore bat jarri beharko zaio. Euskaltelen zuntz optikoaren bidez, Bizkaian 11. kanaletik ikusi ahal da, deskodetzailea izan edo ez. Araban eta Gipuzkoan, ordea, 911. kanalean ikusiko da deskodetzailearen bidez.

Fitxa

Izenburua: »Lea Ibarra».

Egilea: Iñaki Saratxaga.

Iraupena: 46 minutu.

Non ikusi:

Mankomunitatearen webgunean, youtube.com-en, eta ekainaren 1ean, Hamaika Telebistan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo