GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

TRAINERILLAK

Kaikuk irabazi du Euskadiko Txapelketa

p031_f02_333x.jpg

GARA | GETARIA

Nagusitasun handiz irabazi zuen Kaikuk Getarian jokatu zen Euskadiko Trainerilla Txapelketa. Sestaokoek maila bikainean dabiltzala erakutsi zuten, aurreko astean Bizkaiko Txapelketa ere bereganatu baitzuten Ondarroan. Kortaren mutilek 11 segundoko aldea atera zioten Oriori, Gipuzkoako txapeldunari, eta 18 segundokoa Hondarribiari. Bermeo bezperan kanporatua izan zen. Nesketan Getariak 8 segundo sartu zizkion Pasai Donibaneri eta jubeniletan Elantxobek ia 30 Ondarroari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo