GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Mertxe Olabarri Zornotzako AHT Gelditu! Elkarlaneko kidea

Leginetxetik Euskal Herrira

Joan ziren makina txikitzaileak. Txorien kantuak itzuli ziren. Pasibitatea eta konformismoa bukatu zen. Elkartasuna eta konpromisoa etorri ziren. Heriotza urrundu eta bizitza gerturatu.

Hori da, AHTren aurkako ekintzaileek okupatu eta gero, azken hilabetean Leginetxeko baserrian gertatu dena.

Baserri hori lehenengo desjabetu egin zuten, eta ondoren, bertako bizilaguna eta jabea bota egin zuten, biaduktu bat eraikitzeko. AHTren bidean baserri bat eraikitzea ere, hori burugabekeria!

Kapitalismoak hil egiten du, ez dauka gizatasunik, aurrean daukan guztia suntsitzen du. Baina Ama Lurrari eraikitzen duten tunel eta biaduktu bakoitzeko negar malkoak darizkio.

Esate baterako, baserriaren ondoko errekan oraindik bainua har daiteke, oraindik ez da akabatuko duen progresoa iritsi, baina noiz arte?

Zelatatzen gaituzue, beldurtzen gaituzue, identifikatzen gaituzue eta kriminalizatu egiten gaituzue. Baina, zer egin dugu? Baserritarrak eta euren bizimodua defendatzen saiatu? Mendiak eta errekak defendatzea terrorismoa al da, ba?

Hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, zorakeria hori geratzen saiatuko gara, umiltasunez, baina ilusio handiz.

Gu guztion etxe honetatik AHTren aurka zaudeten guztiok animatzen zaituztegu borroka honetan parte hartzera.

Era berean, datorren larunbatean, ekainaren 19an, Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko gonbidapena egiten dizuegu. Borrokatuz gero, gal dezakezu, borrokatu ezean, galduta zaude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo