Ikasle txikien artelan koloretsuei zabaldu dizkie ateak Bilboko Guggenheim museoak
«Artea ikasbide» erakusketak sei eta hamabi urte bitarteko 184 ikasleren obrak biltzen ditu. Ikasturtean zehar euskal artistekin elkarlanean aritu ostean, emaitzak Museoan ikusgai izango dira, abuztuaren 24ra arte.
GARA | BILBO
Heldu da Bilboko Guggenheim museora «Artea ikasbide» erakusketa, txikien izaera koloretsuaz eta alaiaz betea. Ikasturtea hasi zenetik Hego Euskal Herriko 184 ikasle aritu dira beste zortzi euskal artistekin batera elkarlanean. Lan horiek gaurtik aurrera eta datorren abuztuaren 24ra arte ikusteko aukera izango da. Petra Joosek, museoko jardueren zuzendariak atzo Efe agentziari azaldutakoaren arabera, programaren helburua artearen bidez Matematika, Ingurunearen Ezaguera, Hizkuntza eta Literatura irakasgaiekiko beste begirada bat lortzea da, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako eskola curriculuma osatzen duten ikasgaiak sendotzea.
Proiektuan artista ezberdinek parte hartzen dute urtero, besteak beste, haurren lana dinamizatzeko. Aurten Elssie Ansareo mexikarra, Naia del Castillo, Ibon Garagarza, Iñaki Gracenea, Maider Lopez, Joxerra Melguizo, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio, izan dira, hurrenez hurren, txiki eta irakasleekin batera lanean aritu direnak.
Tailerrak oso eraginkorrak direla diote antolatzaileek, ikasleek mintzamena eta idazmena hobetzen dutelako eta nork bere artelana errespetatzeaz gain, besteena errespetatzen ikasten dutelako. Halaber, diotenez, betiko metodologiarekin arazoak dituzten ikasleentzat bereziki lagungarria da artearekin loturiko proiektuetan parte hartzea.
Irakasleen lanari dagokionez, hauek lehenik eta behin, lortu nahi zituzten helburuak zehaztu behar izan dituzte. Ondoren, artistak eta Guggenheim museoko hezitzaileak unitate didaktikoetan barneratzen diren tailerrak asmatu dituzte.
Museoko 103B aretoan ikusgai izango diren lanak askotarikoak dira oso. Esaterako, Gallartako El Casal ikastetxeko seigarren mailako ikasleek euren zentroko logotipoa hautatu dute gai nagusitzat. Eibarreko Arrateko Andra Mariko haurrek, berriz, birziklapena eta garapen iraunkorraren inguruan egin dute eztabaida. Hamahirugarren edizio honetan gainera, «Artea ikasbide» proiektuaren harira, Zestoako Arroa eskola eta New Yorkeko Bronx auzoko eskola bat harremanetan jarri dira. «103B aretoan bisitariak harrituta geratzen dira irudimenaren, ahaleginaren, dibertsioaren eta ikaskuntzaren ustekabeko konbinazioa ikustean. Ikusleek 6 eta 12 urte bitarteko artista hauen begirada originala ez ezik, dituzten ikuspegi anitzak bezain iradokitzaileak topatzen dituzte bertan», diote Museoko webgunean.
1998. urtean martxan jarri zenetik, New Yorkeko Guggenheim museoan sorrera duen proiektuan ia bi mila haurrek, 26 artistak eta 136 irakaslek parte hartu dute.
El proyecto que se realizará estará directamente conectado con la vida de la Universidad, convirtiendo el proyecto Bolonia referencia de Musikene.
Isabel Celaá afirmó que la cantidad de metros cuadrados que se preveían en el proyecto de 2007 se han visto aumentados en el proyecto final, aunque el presupuesto cuenta con 20 millones de euros menos.
Al igual que sucedió con el proyecto de Tabakalera, las obras de Musikene han sido redefinidas y, por ello, Odón Elorza agradeció el esfuerzo del ejecutivo de su partido para «realizar una inversión acorde con los tiempos sin merma de la calidad».
La Fundación Guggenheim y YouTube han puesto en marcha la iniciativa «YouTube Play. Bienal de Vídeo Creativo», un proyecto ideado para «descubrir y presentar los talentos más excepcionales en el siempre expansivo ámbito del vídeo online». Las propuestas pueden incluir cualquier forma de vídeo creativo, desde el arte, la animación o los gráficos en movimiento.
Los creadores de los 20 vídeos seleccionados serán invitados a participar en el evento que se celebrará en Nueva York el 21 de octubre, y sus vídeos están visibles al público hasta el 24 de octubre en la sala Tower 2 del Museo. GARA