GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Estatu espainola bere europar kideengatik ari da ikasten espekulazioaren benetako esanahia

Usteak erdia ustel» esaten da euskaraz. Espekulazioa, jatorrian, ustearen sinonimo da, frogatu ezin dena, baina, aldi berean, behin plazaratuta, errealitatean eragina duena ere bada. Espekulazioa arriskutsua da, are gehiago ekonomian, are gehiago krisi ekonomiko batean. Hein handi batean, espekulatzaileek eragindako krisia baita hau.

Estatu espainola ustelduta dago. Politika mailan zer esanik ez, baina ekonomian ere bai. Bere egitura ekonomikoa ustelduta dago, pipiak jota. Burbuila bat bestearen atzetik puztearen ondorioz heldu da egoera honetara. Bere agintarien eta hauek hautatu dituztenen errua da, zalantzarik gabe, baina orain dagoen estutasun unean badira gehiago zapaldu nahi dituenik. Orain arte lagun zituzten berberek.

Atzo, alemaniar prentsan Estatu espainola porrotaren mugan legokeela aipatzen zuten informazioen aurrean, Angela Merkelek, Nicolas Sarkozyrekin batera, «lasaigarri» izan nahi zuten hitzak esan zituen. Azaldu zuenez, espainiarrek badakite «nahi dutenean erreskate funtsa aktibatu dezaketela». Era honetan, ustez laguna denak, espainiar egoerari buruzko espekulazioa areagotzea besterik ez zuen lortu. Eta presioa egitea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo