GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Azoka

Musika, pintxoak, mendi martxa eta kamiseta azoka, Zapato Azulen

Radixu Irratiak antolatutako Zapato Azule jai egun borobila bihurtu da. Euskal Herriko kamiseta azokaren hamahirugarren edizioa ospatzeaz gain, Tolosaren eta Ondarroaren artean egiten den Dinamartxa izeneko mendi martxa ere egingo dute. Taloak, txosnak, kaleko animazioa... denetarik izango da. Aurten, gainera, Pantxo Bedialaunetak jaien osagai guztiak dauzkan pintxoa prestatuko du. Iluntze partean, larrain-dantzak, erromeriak eta dultzaineroek egingo dute bat, ez Alai parean, beti egin izan den legez, Nasa kalean baino, galtzada-harria dela eta ez dela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo