GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gure txirrindulariek egingo dutenaren zain, zaleen gozamenerako aproposa den Tourra hastera doa

Mundu Kopa berotzen ari denean futbolaren monopolioa hausteko asmoz, txirrindularitza froga nagusia hastera doa, Tourra hastera doa. Ohitura berriei jarraituz, Estatu frantsesetik kanpo hasiko da gaur munduko lasterketarik ezagunena, Holandan hain zuzen ere. Aurtengoa eskalatzaileentzat froga aproposa dela esaten dute adituek, hasieratik tranpaz josia gainera, Arembergeko ilaun-bidea bezala.

Hamairu euskal txirrindularik hartuko du parte aurtengo Tourrean. Zenbaki polita, zerbait polita egiteko asmo tinkoz. Esan bezala, lasterketa urruti hasten bada ere, Rotterdamen, Euskal Herrira gerturatzen joango da eta aurten aurreko urtetan baino denbora gehiago geratuko da Piriniotan. Euskaldunek babes osoa emango diete bertan txirrindulariei. Gorriak ikusi ondoren ikurrinaren koloreak laranjarekin nahastuko dute zaleek mendi magaletan.

Kontu hauek guztiak eta gehiago landuko ditu GARAk datozen egunetan. Biharko «Zazpika»tik hasi eta Info7k Piriniotan egingo duen jarraipen bereziraino, Markel Irizar eta Amets Txurrukaren iritzia artikuluak ahaztu gabe, txirrindularitzaz gozatzeko aukera egongo da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo