GARA > Idatzia > Ekonomia

Bilbo

Santa Marina ospitaleko arduradunen jarrera salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, UGT, CCOO eta SATSE sindikatuek, eta Santa Marina ospitaleko langileek, bertako arduradunen jarrera «agintzailea» salatu zuten atzo. Azaldu zutenez, ospitaleko agintariek ez dute langileen ordezkaritzarekin behar bezalako negoziaziorik abiatzeko inolako asmorik agertu. Prentsa ohar batean jarrera hori Osakidetzan aspaldi salatu zutela azaldu zuten; aldiz, jada hilabete batzuk igaro badira ere, «ez dira oraindik zentroak behar bezalako funtzionamendua izatea bermatzeko beharrezko neurriak hartu». Zuzendaritzari, gainera, langileen kontra «gezurra» erabiltzea leporatu diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo