GARA > Idatzia > Ekonomia

Itsas produktuak biltegiratu nahi ditu EBk merkatuen beharrei erantzuteko

GARA | BRUSELA

Europar Batasuna arrantzu produktuak biltegiratzeko sistema bat ezartzea aztertzen ari da, modu horretan «eskaria eta eskaintza hobeto erregulatzeko eta produktuen lehorreratzea merkatuen eskariaren arabera egokitzeko». Efe agentziak atzo zabaldu zuenez, Bruselak esku artean dituen aukeren artean, «arrainak eta itsaskiak biltegiratzeko mekanismo bat sortzea» egongo litzateke, «bertan bildutako edo eraldatutako produktuak fase berantiar batean merkaturatzeko».

Horiek horrela, Europako Batzordeak bilera bat egingo du gaur sektore honetako ordezkariekin ideia hauen guztien gainean eztabaidatzeko. Horrekin batera, itsas produktuen salneurriak ezartzeko aukerak, kuoten kudeaketa, arrantzu merkatuaren behatoki bat sortzeko bideak eta arrantzaleen artean laguntzak hedatzeko moduak jorratuko dituzte bi aldeek gaur Bruselan egingo duten bileran.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo