Munduko kopa Bigarren finalerdia
Betikoa, jantzi berriarekin; berria, galoiak jantzita
Eurokopako finala gogoan, Mundu Kopako finala nahi dute Alemania eta Espainiak.
Jon ORMAZABAL
Gary Lineker aurrelari handiak zera esan zuen behin futbolaz: «Hamaika jokalarik beste hamaikaren aurka jokatzen duten kirola da, ingelesek asmatutakoa eta alemaniarrak garaile izaten dituena». Irabazle sen hori galdu gabe, betiko jantzi zurrunak baztertu eta askoz ikusgarriagoekin agertu dira Hegoafrikan eta oraingoz emaitza ia betikoa izan da: hamaikagarrenez jokatuko dituzte finalerdiak. Espainia, aldiz, berria da horrelako lehiatan, sekula ez du Mundu Kopako finalerdirik jokatu, baina, orain bi urte, Alemaniaren aurka bere historia aldatu izanak eman dion estatusarekin eta sekula izan duen jokalari belaunaldi onenarekin, galoiak jantzita eta sinistuta iritsi da.
2006ko Vienako finala galdu zuten alemaniarrak izan dira gehien aldatu direnak. Espainiarren artean entrenatzailea izan da aldaketarik nabarmenena, Del Bosquek hartu du Luis Aragonesen tokia. Gainontzean, Bartzelonako Sergio Busquets eta Gerard Pique kataluniarrek hasierako hamaikakoa gaztetu dute eta gainerako «berrikuntzek» aulkitik ikusi beharko dute partida, hasieran behintzat.
Talentu gehiago
Alemaniarren artean, berriz, Michael Ballack kapitainaren lesioak mesede egin diela esan daiteke. Chelseako erdilariaren hutsuneak jokalari berriei ateak zabaldu dizkie eta berezkoa duen ahalmen fisikoaz gain, Thomas Müller eta Mesut Özil jokalarien ekarpenak sekulako gaitasun teknikoa eman dio Joachim Löwren taldeari. Txapelketan zehar jasotako laudorio uholdearen artean, nabarmentzekoa da Franz Beckenbauer mitoak esan zuena: «Historiako Alemaniarik handienaren aurrean gaude».
Sei dira azken Eurokopatik taldean jarraitzen duten jokalariak: Friedich, Mertersacker, Lahm, Scheweinsteiger eta Mundialetan euren jokorik onena ateratzen duten Podolski eta Klose. Lerroz-lerro begiratuta, atea eta atzealdea izan daitezke Alemaniaren gabezien iturburuak, Lahm kapitaina kenduta, Friedrich, Mertesacker geldoa eta Boateng ez baitira beste munduko jokalariak.
Aldaketa nabarmenenak zelai erdian izan dituzte alemaniarrek. Euskarriak erabat berriak dira, Scheweinsteiger mailarik onenera itzuli baita zelai erdira gerturatuta; Khedira antolatzaile gaztearekin oso lerro sendoa osatzen du gainera. Bien artean, taldeari atzeko lerrotik baloia jokatuta ateratzea ahalbidetu diote. Aurrealdeko jokalari bizkorrek ikaragarri eskertzen dute joko berri hau.
Hegaletan bi aurrelari kokatu ditu Löwk, gaur zigortuta egonda jokatzerik izango ez duen Müller eta Podolski. Erasoko jokalariak izan arren, defentsan ere bikain aritu dira orain. Bayerneko harribitxiaren lekua talentu handiko 20 urteko Toni Kroosek bete lezake edota Hanburgoko Piotr Troshowskik. Dena dela, alemaniarren jokoari beste dimentsio bat eman dion jokalaria Özil izan da. Turkiako erdilari hotzak sekulako kalitatea dauka eta azken pasea eman dio taldeari.
Eztabaidak eztabaida, Vicente Del Bosque ez da aldaketa zalea eta badirudi Torresek hasierako hamaikakoan jarraituko duela. Gainera Cesc zalantzan dago.
La afición alemana se ha llevado una pequeña decepción desués de que el pulpo Paul, el mejor oráculo del Mundial, que ha acertado todos los resultados del equipo alemán, incluida la derrota ante Serbia, pronosticara esta vez un triunfo español. El sistema de elección es simple. Paul, consultado en el acuario Sea Life de la ciudad alemana de Oberhausen, tiene que elegir una caja de mejillones de las dos existentes, cada una de ellas con la bandera de cada país participante. Las esperanzas germanas se centran ahora en que el pulpo falló en 2008 en la final de la Eurocopa con los mismos contendientes y en que siempre elige la caja del visitante. GARA