GARA > Idatzia > Kultura

EUSKARA

Hitanoari buruzko ale berezi bat kaleratu dute

Maramara taldeak eta HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) hitanoari buruzko udako ale berezi bat kaleratu dute euskara ikasten ari direnei hika egiten laguntzeko. Ale berezi hau azalpenez, elkarrizketez, arike- tez eta erantzunez hornituta dago, eta honekin guztiarekin bi helburu bete nahi ditu. Sortzaileen aburuz, batetik, ikasleei hika egiten dutenen jarduna ulertzen laguntzea da; eta, bestetik, beraiek hika egiten saia daitezen bultzatzea. Alea ohiko liburu-dendetan nahiz HABE aldizkariarekin batera eskura daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo