GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Ostegunean hasiko da kaleko antzerki jaialdia Zarautzen

Uztailaren 8tik 10era bitartean ospatuko da Kalerkiren 17. edizioa Zarautzen. Aurtengo kaleko antzerki jaialdian Estatu espainiar, Estatu frantseseko eta Txileko konpainiek hartuko dute parte. Ginol Taldea euskaldunek emango diote jaialdiari hasiera 19.30ean, frontoi txikian eskainiko duten «Birusak erasoan» ikuskizunarekin. Besteak beste, Alproja zarauztarrak, Murmullo eta Metralleta txiletarrak eta Granadako Vagalume konpainiak bertaratuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo