GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Lekuona 2010/7/8

Gaitzak jota

berria

«Dagoeneko ez dut indar moralik independentismoa kritikatzeko» irakurri diot duela ez asko -Espainiako Auzitegi Konstituzionalak epaia eman baino lehen- Jordi Pujoli. Ez dakit 23 urtez Generalitateko president-a izan denak, egindakoak eginda, lehen ere indar moralik ba ote zuen aukera politiko hori kritikatzeko.

Bitxia da. Kataluniako ardura gorena utzi ondoren, hobeto ulertzen zaio Pujoli. Ez hobeto ahoskatzen duelako, sinesten duena -edo garai batean bezala, esatea interesatzen zaiona- argiago esaten duelako. Aspaldi honetan Arzalluz ere gaitz berak jo du.

Kataluniako abertzaletasunak porrot egin duela dio Pujolek: «Agian Kataluniarentzako jantzi berria negoziatu beharko genuke Estatuarekin». Baina aitortzen du autonomien Espainian sinetsi zutenak oker zebiltzala. (...) Espainiarekin ez dagoela zer eginik iritzi dio Pujolek.

Hegoaldeko euskal herritarra Euskal Herrian erroldatutako espainiarra ez izateko lana dago. Arazoa ez dute Espainian. Guk hurbilago, hemen, daukagu. Pujolen eta Arzalluzen gaitzak ardurarik utzi ez dutenak jotzen dituenean, akaso, orduan Espainian izango dute arazoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo