GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Ezagutzen

argia

Ezagutzen... ditudanen artean, amu garestiena Carrefour-ek asmatutakoa da. 100 euroko 10.000 papeleta banatuak ditu mundiala dela eta bezeroen artean. Tranparik gabe, Espainiako selekzioak irabazten baldin badu igandean, biharamunean ilarak izango ditu horiek kobratzeko jendez osatuak. Milioi bat euro.

(...) Ez da hau egin duen promozio bakarra, «Mundialaren menua» ere, okasiorako bandeja erruz saldu omen du, partiduak ikusteko orduan inork ezer jateko paratzen lanik egin behar ez eta arreta oso osoa espainolen garaipenetan jar dezan. Beraz, milioi eurokoa saria baino inbertsioa izan da, mozkinak ekarri dizkion estrategia. Eta hau zerbait jakina bada ere, esatea komeni da, horren publizitatea ikusirik, balirudike selekzioaren irabaztea beraien kalterako izan dela, oker egindako kalkuluaren ordaina bailitzan.

Suitzaren aurka galdu ondoren han eta hemen esandakoak ahantzi eta alemaniarrak garaitu ondorengoak entzunez, batek ez daki kazetariek eta zenbait adituk ez ote luketen neurologo klinika batean oporrak igaro, eritasun zerebral sakon baten atarian leudekela iruditzen baitzait, nabarmenkeriak metatzen ari izan zaizkigulako parera ezertan jo gabe. Honetan ere, inpunitatea nagusi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo