Munduko Kopako finala
Bietako batek lehen aldiz lortuko du txapeldun titulua
Faboritoa Espainia baldin bada ere, gogoratzekoa da nederlandarrek 25 neurketa daramatzatela galdu gabe.
GARA | JOHANNESBURGO
Azken hilabetean izandako zalaparta futbolzalea itzaltzear dago. Euren burua futbolzaletzat ez dutenek arnasa hartzeko aukera izango dute bihartik aurrera, beste batzuen atsekaberako. Hori bai, lau urtetik behin futbolak izaten duen jairik handienaren azken leherketa biziko dugu lehendabizi. Azken finean, gaur arratsean, 20.30ean, Johannesburgoko Soccer City futbol zelaian baloia mugitzen hasten denean, denbora bi ordu luzez geldituko da. Une erabakigarriaren txanda da.
Espainia eta Herbehereak. Herbehereak eta Espainia. Bi selekzio finalistek erakutsi dute jokorik erregularrena txapelketan zehar, eta, beraz, merezita lortu dute finala jokatzeko ohorea. Apustu etxeek nabarmen egiten dute Vicente del Bosqueren taldearen alde, baina ez dira gutxi Espainiaren futbol bizia itzal dezakeen talde bakarra Herbehereak direla uste dutenak. Nederlandarrek bi final jokatu dituzte dagoeneko; Espainiak bakar bat ere ez. Irabazten duenek irabazten duela, lehen Munduko Kopa izango du.
Del Bosquek berak atzo onartu zuenez, bi taldeek antzeko estiloa dute. «Talde gisa indartsuak izateaz gain, bi taldeetan daude teknikoki bikainak diren futbolariak», nabarmendu zuen. Hori aintzat hartuta, lehia indibidualek erabakiko dute hein handi batean partida.
Espainiar taldeak tinko eutsi dio 2008ko Eurokopa irabazteko erabili zuen jokoari. Bere arma nagusia zelai erdian ezarri du oraingoan ere Xavi, Iniesta, Busquets eta Pedro Bartzelonako jokalarien eskutik. Nederlandarrek ongi dakite zelai erdiko borrokan espainiarren jokoa oztopatzen saiatu beharra izango dutela. Baloi jabetza bereganatzea zaila izango dutela jakinik, Sneijder eta Robbenek euren trebezia guztiak jarri beharko dituzte zelai gainean erdilari espainiarrei ahalik eta buruhauste handienak sortzeko.
25 partida galdu gabe
Herbeheretako taldearen aldeko estatistikak ere izan badira, inork ez baitu ahaztu behar Bert van Marwijken mutilek jarraian 25 neurketa daramatzatela galdu gabe. Ez da ez kopuru makala. Munduko Kopan ere bikain aritu dira finalerako bidean; lehen fasean Danimarka, Japonia eta Kamerun menderatu ostean, kanporaketetan Eslovakia, Brasil eta Uruguai utzi dituzte bidean.
Espainiak, bestetik, behetik gorako bidea egin du Munduko Kopa hasi zenetik. Suitzaren aurka jasotako porrotak zalantza eta alarma guztiak piztu zituen arren, pixkanaka-pixkanaka gora egin dute Del Bosqueren jokalariek. Hala, Txileren aurka bereak eta bi ikusi bazituzten ere, Alemaniaren aurkako finalerdietako partidan beraien jokorik onena berreskuratu zuten.
Finalerdietan maila bikaina emanagatik, espainiarrek kezka iturri nagusi bat dute gaurko partidari begira: gola. Izan ere, orain arteko sei partiduetan zazpi gol baino ez dituzte sartu Del Bosqueren mutilek. Kopuru txikia nederlandarrek sartu dituzten hamabi golekin alderatuz gero.
Cuando los focos mediáticos de medio mundo se centran sobre un mismo acontecimiento, no son pocos los temas de inspiración que surgen para todo tipo de análisis.
Por un lado, y desde un prisma puramente económico, nos encontramos con el caso de todas las empresas que, tratando usar técnicas de marketing agresivas, prometieron devolver el coste de la adquisición ¯fuera cual fuera¯ a sus clientes en caso de que la victoria cayera del lado de la selección rojigualda. Toshiba, Pc City o Carrefour son sólo unos casos de esas empresas que, en busca de clientela, realizaron promesas que ahora deberán cumplir bajo la amenaza de denuncias por parte de Asociaciones de Consumidores.
Ahor bien, también hay opciones para todos aquellos que no vayan a presenciar el partido. En este caso, curiosa es la iniciativa del autor del blog «kurioso.es», quien ha solicitado a toda la comunidad virtual estatal y europea fotografiar los centros de las ciudades ¯previsiblemente vacías¯ para buscar fotos difícilmente repetibles, que reflejen soledad. GARA
Zelai erdiko lehian egongo dira futbol analista guztien begiak. Robben eta Sneijder bezalako jokalari arriskutsuek zeregin argia izango dute: Espainiak berezkoa duen pazientzia birrintzea.