GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Donato Larretxeak Olasagasti mendean hartuz ekin dio Txapeldunen Ligari

p046_f02_ona.jpg

J.L.

Donato Larretxeak irabazi zuen atzo Olasagastiren aurka Urrezko Aizkorako Txapeldunen ligako saioa. Nafarrak jokatutako saio guztiak irabazi zituen, eta lehen bi puntuak batu zituen. Olasagastik, aldiz, jokatutako bi ekinaldiak galdu egin ditu.

45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtu ziren hasteko, eta Larretxeak 34tan erdibitu zuen, eta gipuzkoarrak, 43tan. Ondoren, 45 ontzakoa erlojuz kontra ebaki behar zuten. Nafarrak 48 segundotan bota zuen, eta 51n gipuzkoarrak. Ondoren 45 ontzako bat zutik eta etzanda zuten aurrez aurre; Larretxeak 2.03en moztu zuen, eta hiru segundoren aldea kendu zion aurkariari. 60 ontzakoa Larretxeak 2 minutu eta 21 segundotan bota zuen, eta, Olasagastik, zazpi segundo gehiagotan. 2.10 izan zen Larretxeak kana-erdikoa zutik mozten pasatu zuen denbora eta 2.17 Olasagastirena. Lau kana-erdiko nafarrak 7.53an moztu zituen eta 8.01en gipuzkoarrak. Denetara, 15.40 izan zen Larretxearen denbora eta 16.56 Olasagastirena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo