Sokatira
Goiherrik orain artekoa berretsi behar du
J.L.
Goiherrik orain arte erakutsi zuen nagusitasuna baieztatu egin behar du pisu txikian ere, 580 kilokoan, alegia. Pisu honekin amaituko da aurtengo Euskal Herriko Txapelketa. Aurretik, ordea, hiru jardunaldi jokatu beharko dituzte.
Goiherrik galdu egin zuen 680 kiloko txapela, eta ezuste handi samarra izan zen. Handik aurrera, ordea, Erandiokoak nagusi izan dira, eta alde nabarmenarekin gainera; 640koa irabazi zuten, eta, ondoren, gauza bera egin zuten 600 kiloko lehiaketarekin ere.
Pisu txikian ere faborito dira. Aurrez aurre Goiherri B, Gaztedi mistoa, Gaztedi eta Getxo lehiatuko dira. Gainerako beste pisu guztietan Areso eta Mutriku ere lehiatu dira, baina pisu txikian ez dute parte hartuko, eta bost talde bakarrik izango dira. Falta diren bi taldeak izan ziren bigarren eta hirugarren 600ekoan; beraz, Goiherri faborito garbia izango da.