GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA Xabier Lekuona 2010/7/15

Billabesak harrapatuta

Sanferminak amaituta, goiz-goiz, ohiko ordutegia baino lehen, billabesaren entzierroa korritu zen. Adarkada hilgarri bat ere egon zen. Sinestezina bada ere, Europako demokrazia batean pentsaezina bada ere, adarkada batez bi korrikalari ezagun hil ziren 1998ko entzierro hartan. Egin egunkariak eta Egin irratiak Pobre de mí abestu zuten, bezperan eta biharamunean.

Bi urte lehenago «goizero bonba txiki batek egiten du eztanda, 50 gramo amonalez osatua, Egin egunkaria dena», salatu zuen Atutxak. Eta Aznarrek tiro. Hemen horrela izan ohi da. Prentsa serioak dio: batek helburuak jartzen ditu, eta besteak jo.

Egunkaria-rekin Del Olmok egin zuen bezala, Egin-ekin egin zuen Garzonek. Aznarrek esan zuenean «zer uste zuten, ez ginela ausartuko, ala?» garbi utzi zuen Espainiako botere banaketaren batasuna. (...)

Langileek erredakzio nagusiaren atarian iragarri zuten, egunkariaren azala erakutsita, uztailaren 15ekoa izango zela Egin-en azken zenbakia. Pertsiana operazioa deitu zion Poliziak. (...)

Billabesak bi korrikalari ezagun hil zituen, beste batzuk larri zauritu. Oraindik espetxean ari dira sendatzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo