GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lau langile senegaldarren ustezko erasotzaileek kalean jarraitzen dute

Asteazkenean lau langile senegaldarrek jasandako jipoiarekin zerikusia dutelakoan hiru lagun atxilotu zituen atzo Ertzaintzak. Aldiz, aske utzi zituen ondoren. SOS Arrazakeriaren ustez, eraso hau «ez da kasu isolatu bat, etorkinek jasaten duten jazarpenaren adibide bat gehiago baizik».

GARA |

Asteazkenean Lantaronen lantegitik ateratzen ari zirela erasoa jasan zuten lau gizonezko senegaldarrak osatzen ari dira etxean; euren ustezko erasotzaileek, bien bitartean, aske jarraitzen dute.

Ostiralean Ertzaintzak 17 urteko lagun bat eraman zuen deklarazioa hartzera, baina amaitu eta berehala aske utzi zuen. Atzo gauza bera egin zuen Gasteizen atxilotutako 17 eta 18 urteko beste hiru gazterekin, Ertzaintzak berak aditzera eman duenez.

Gasteizko instrukzioko lehenengo epaitegia, bien bitartean, ostiralean erietxea utzi zuen laugarren zaurituaren deklarazioa eta bere egoerari buruzko mediku txostena jaso zain dago atxiloketak agintzeko. Langileen abokatuak «El Correo» egunkariari azaldutakoaren arabera, astelehenean joango da gizon hau Ertzaintzaren aurrera deklaratzera.

Lakuako Barne sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak jada identifikatu ditu erasoan parte hartu zuten pertsonak. Eginbideak epailearen esku ere utzi ditu.

Susmagarri nagusia erasoa jasan zuten lau pertsonekin lan egiten zuen 25 urteko gazte bat da. Enpresako iturrien arabera, erasoa gertatu aurreko orduetan kaleratu zuten aitarekin batera. Hain zuzen ere, irain xenofoboak egiteagatik kaleratu zituzten. Enpresa uzteko unean, heriotza mehatxuak egin zizkien gazteak erasoa jasan zuten lau langileei.

Enpresako atarian bertan jipoitu zituzten lau senegaldarrak. Lakuako Barne sailaren arabera, erasotzaileak langileak noiz aterako zain zeuden, eta, autoko gurpilak zulatu ostean, kolpeka hartu zituzten. Lauak eraman behar izan zituzten ospitalera.

Jazarpenaren adibide

SOS Arrazakeriak aditzera eman duenez, «kasu gogor» honek «hemen arrazakeriarik ez dela eta etorkinek dena errazagoa dutela pentsatzen dutenen pentsamoldea aldatzeko» balio behar du.

SOS Arrazakeriaren ustez, erasoak agerian utzi du «zein arriskutsua den arrazakeria», baita horrelako jarrerak egunero elikatzen direla «nonahi dauden aurreiritzi eta estereotipoak hedatzerakoan». Ohartarazi duenez, «ez da kasu isolatu bat, etorkinek jasaten duten eguneroko jazarpenaren adibide bat gehiago baizik».

Rechazan la política «restrictiva, xenófoba y excluyente» de Lakua

Bajo el lema «No al cierre de Heldu», los trabajadores del servicio de atención jurídico-social a las personas inmigrantes Heldu, la Plataforma Eskuz Esku y la asociación Ezker Gogoa se concentraron ayer en la plaza Arriaga para exigir un servicio público de atención jurídica a los inmigrantes, la garantía de los plenos derechos de todas las personas e información pública «veraz y oportuna» a todos los actores sociales acerca de las nuevas políticas en materia de extranjería. Además, trasladaron el rechazo a la política «restrictiva, xenófoba y excluyente del Gobierno vasco». En ese sentido, denunciaron que el nuevo modelo de la consejera de Empleo y Asuntos Sociales, Gemma Zabaleta, de atención al inmigrante «únicamente se basa en una línea de teléfono gratuita y una cuenta de correo electrónico». GARA

USTE FALTSUA

SOS Arrazakeriaren ustez, «hemen arrazakeriarik ez dagoela eta etorkinek dena errazagoa daukatela pentsatzen dutenen pentsamoldea aldatzeko» balio behar du gertatutakoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo