GARA > Idatzia > Kirolak

Selekzioak Euskal taldeen aldeko aldarria, Gasteizen

Inposaketen aurka eta selekzio propioen alde, deialdia egin du ESAITek

Abuztuaren 7rako manifestazio nazionala deitu du Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak. 18.30ean abiatuko da Bilbo plazatik, Zurbaon Espainiako saskibaloi selekzioak Lituaniaren aurka jokatuko duen egun berean.

p031_f01_333x333.jpg

Jon ORMAZABAL

Euskal Herriak selekzio propioak izatea ukatua duenean, Espainiako saskibaloi selekzioak -«Euskal Herriak bere etxean jokatzeko aukerarik ez duenean»- Gasteizen jokatuko duen lagunarteko txapelketa bezalako inposaketei aurre egiteko, manifestazio nazionala deitu zuen atzo ESAITek Arabako hiriburuan. «Inposaketaren aurrean, guk geurea. Nazio bat, selekzio bat» lelopean, abuztuaren 7an, arratsaldeko sei eta erdietan, abiatuko da protesta ekimena Gasteizko Bilbo plazatik.

Deialdi hau testuinguru zehatz batean kokatzen du euskal selekzioen aldeko taldeak. Alde batetik, gizartearen gehiengoa selekzio propioen alde agertu den arren, espainiar eta frantziar agintarien ukazioak bere horretan dirau. Gainera, Martxel Toledo ESAITeko koordinatzailearen hitzetan, PSE eta PP Lakuako Gobernuaz jabetu zirenetik, Euskal Herria espainolizatzeko saiakerek ez dute etenik izan. Asimilazio ahalegin horren inguruan bi adibide nagusi aipatu zituen: Euskaltel-Euskadi taldearen auto eta autobuseran «España-Spagne» errotulatu beharra, batetik, eta datorren abuztuaren 6, 7 eta 8an, Espainiako saskibaloi selekzioak, Gasteizko jaien aitzakian, Zurbaon Lituania eta Esloveniaren aurka jokatuko duen lagunarteko txapelketa.

«Gure izatea ukatzen duten horiek, gure selekzioen ofizialtasuna ukatzen duten horiek, ukazio horren erakusgarri den argazkia euskal lurraldean gauzatzeko asmoz, euskal selekzioa baztertzen duen txapelketa antolatu dute Gasteizen. Espainia, euskal selekzioa ukatzen duen hori, arituko da abuztuaren 6, 7 eta 8an Gasteizen. Gasteizen aritzeak, euskal selekzioaren eskubideak ukatzeaz gain, espainolismoaren inposaketa dakar. Euskal jendarteak ezin du eta ez du onartuko bere nortasuna ukatzen duen inposaketarik», adierazi dute prentsa agerraldian irakurritako komunikatuan.

Ez daude espainiar taldeen aurka

Hainbat komunikabidek diotenaren aurrean, -nabarmentzekoa da Espainiak futboleko Munduko Txapelketa irabazi zuenetik, ESAITen deialdiek zenbaiten artean sortzen duten ikusmina eta jarrera- Martxel Toledok argi utzi nahi izan zuen ESAITek ez duela ezer inongo selekziok Euskal Herrian parte hartzearen aurka, beti ere euskal selekzioak ukatzen ez baditu. Adibide gisa, ESAITek berak Euskal Herria eta Espainia, Frantzia edota Marokoren arteko kick-boxing lehiaketak jarri zituen Toledok.

Data eta ordutegiaren inguruan, Egoitz Askasibarrek azaldu zuen Gasteizko blusekin eta neskekin hitz egin dutela, manifestazioak eta horiek zezenetara egin ohi duten joan-etorriak elkarri oztopo ez egiteko. Gainera nabarmendu zuen urtero antolatzen duten Mendi Martxak -larunbat honetan Uztaritzetik abiatu eta Trebiñun amaituko denak- ere bat egingo duela deialdiarekin.

Mendi martxa

Larunbatean Uztaritzen hasi eta Trebiñun amaituko den mendi martxak deialdiarekin bat egingo du Gasteizen. Blusa eta neskekin ere adostasunera heldu dira zezenetara egin ohi duten joan-etorria eta manifestazioa bateragarriak izan daitezen.

Bloga

Manifestaldiarekiko atxikimenduak biltzeko eta deialdiaren inguruko informazioaren berri emateko asmoz, ESAITek blog bat zabaldu du Interneten. Interesdunek «www.naziobatselekziobat.blogspot.com» orrira jo dezakete ekimen honi euren babesa eskaintzeko.

Albert Miralles seguirá un año más en Donostia

El Gipuzkoa Basket confirmó ayer mediante una nota de prensa la renovación del pívot Albert Miralles para la próxima temporada, tras concluir este pasado lunes el plazo de derecho de tanteo en el que se encontraba el jugador, y no haber recibido el club una oferta superior a la que realizó. De esta manera, Miralles cumplirá su segunda temporada en las filas del GBC, y se convierte en el octavo integrante de la plantilla que dirige Pablo Laso.

Los Raptors oficializan el fichaje de Kleiza

Los Toronto Raptors han anunciado oficialmente el fichaje del alero Linas Kleiza por un contrato multianual. Esta noticia significa de forma definitiva la vuelta del alero lituano, de 25 años, a la NBA tras su breve paso de un año por Olympiakos. A nivel individual, Kleiza acabó como máximo anotador de la pasada Euroliga.

Los rumores se disparan en el entorno baskonista

Tras un verano especialmente tranquilo en cuanto a rumores sobre fichajes, la jornada de ayer resultó especialmente convulsa en el entorno baskonista, con multitud de rumores. El día arrancó con informaciones sobre la posible adquisición de la joven perla serbia Nemanja Bjelica, un alero de 2,09 pretendido por todos los grandes, al que ya comparan con Dirk Nowitzki. La sorpresa y la ilusión de esta noticia se vio empañada por la tarde por el posible regreso de Lior Eliyahu a Tel Aviv por su no aclimatación a Gasteiz. No obstante, el club ya tendría sustituto, el estadounidense Marcus Haislip. J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo