GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nomaden 280 karabanak Angeluko La Girouette estadioa okupatu dute

p016_f01.jpg

GARA

Angeluko La Girouette estadioan 280 karabana inguru sartu dira. Igande goizean «bidaia-jendeak» Angeluko kirol zelaia okupatu zuen eta hamabost egunetarako gelditzeko asmoa dutela jakinarazi. Baionako komisarian horien aurkako salaketa ezarria izan da, eta Jean Espilondo Angeluko auzapeza beraiekin mintzatu zen, joan daitezen eskatzeko. Elkarrizketak ondoriorik ez zuenez izan, tokia uzteko abisu ofiziala eman zuen Herriko Etxeak, eta suprefetak abisua berretsi zuen.

Kirol zelaiaren sarreran zeuden hormigoi blokeak desmontatu eta sarrera bortxatuz sartu zen bertara bidaia-jendea. Abisu ofizialaz gain, salaketa bat ere jarria izan da. Auzi prozeduraren barruan, karabanetako biztanleek bi salaketei egin beharko diete aurre, alde batetik legez kanpoko okupazioagatik. Izan ere, duela hilabete batzuz geroztik Euskal Kosta-Aturri elkargoak karabanak aterpetzeko esparru bat du, eta okupazioa legez kanpokoa da. Bestetik, ondare publikoa suntsitzea eta hondatzeagatik ere salatu dituzte.

Kirol zelaiaren okupazioa dela-eta haserrea agertu da Espilondo, «beraien presentzia ezin dute horrela inposatu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo