GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Zesta IV. Challengeko finala

Bi txapel daude jokoan lau bikoteren arteko lehian

GARA | DONIBANE LOHIZUNE

Ikuskizuna ziurtatu dago Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan 22.30etik aurrera jokatuko den IV. Challengeko finalean. Bertan arituko dira, 25 tantorako kiniela batean, Alberdi-Mugartegi, Beaskoetxea-Garai, Aimar-Irastorza eta Goikoetxea-Arriola bikoteak.

Alberdirentzat udako lehen finala da eta bat zenbakia eramango du Mugar- tegirekin batera. Bi zenbakiarekin Beaskoetxeak eta Garaik jokatuko dute. Aurrelari gernikarrak koadroko erreferenteetako bat dela erakutsi du. Bere alboan eskuinez ondo dabilen Garai arituko da ekainean Filipinetan jokatutako Bizkaia Masterseko torneoa eskuratu ostean. Hiru zenbakia Aimar puntista ausartak eta eskuin ikaragarria duen Irastorzak eramango dute.

Azkenik, lau zenbakiarekin, Goikoetxea buruz buruko finalista eta bere palmaresa estreinatu nahiko duen Arriola arituko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo