GARA > Idatzia > Kultura

Zinemak bogan jarri du berriz Gainsbourg, hil eta hogei urtera

Talentu handiko artista izan genuen Serge Gainsbourg frantziarra. Musikari, antzezle eta zinema zuzendari, bere garaiko burgesia asaldatu zuen kantu erotikoen bitartez, eta famatua izan zen oso emakume ederrekin izan zituen harremanak zirela-eta. Aurki bere heriotzaren hogeigarren urteurrena izango da, eta Joann Sfarrek zuzendu duen «Gainsbourg, vie héroïque» filmak gaurkotasunera ekarri du pop izar frankofonoa.

p040_f01_199x108.jpg

A. BILBAO | BILBO

Parisen, 1928ko apirilaren 2an Lucien Ginsburg jaioa, gurasoak errusiar jatorriko juduak zituen kantu egile, antzezle eta zinema zuzendari izan genuen Serge Gainsbourg, frantses Estatuan ez ezik mundu osoan ere ezaguna, hitz joko bikainak eta pop melodiak sortzeko zuen abileziagatik baino, bere garaiko gizarte burgesa asaldatzeko erakutsi zuen gaitasunagatik; izan gaztetan Brigitte Bardotekin grabatu zuen «Je t´aime... moi non plus» (maite zaitut, nik ere ez) kantuarekin, orgasmo intziri eta guzti -toki askotan zentsuratua izan zen, tartean estatu espainolean-, edo «La Marseillaise» ereserki frantziarrari egin zion «Aux armes et caetera» bertsio jamaikarragatik; edo nagusiagotan Whitney Houston artista afroamerikarrari telebistan «zurekin txortan egin nahi dut» esan ziolako, edo alaba Charlottekin grabatu zuen «Lemon incest» kantuagatik.

Baina Gainsbourgen heriotzaren hogeigarren urtemuga betetzear den honetan (datorren martxoaren 2an), Joann Sfarrek aurkeztu berri digun «Gainsbourg, vie héroïque» filmak berriro bogan jarri du frantziar artista itsusiaren obra. Egunkari honetan bertan, Mikel Insausti zinema kritikariak «europar pop sortzaile bikainena, eta eragin gehien sortu duena» zioen Gainsbourgi buruz, eta «Joann Sfarrek lan pertsonal bat burutu du, arrisku handikoa eta sortzailea, biopik musikalaren legeak apurtzera datorrena, oso subjektiboa eta surrealista den erretratu bat eginda. Musikak, ordea, beharko lukeen protagonismo osoa galtzen du» zioen Sfar komikigileak miresten zuen artistari buruz egin duen pelikula ahotan hartuta.

Buruaz beste

Joann Sfar (Niza, 1971) komikigilea da -«Le Chat du Rabbin»en sortzailea- eta lehen pelikula du «Gainsbourg, vie héroïque», hogei milioi euro inguruko aurrekontua izan duena. Filma urtarrilean eman zuten estreinakoz frantses estatuan, eta aste bakarrean milioi erdi ikusle izan zituen. Bertan, Eric Elmosnino da antzezle nagusia -Serge Gainsbourgen antz handia duena, belarri eta sudur handiarekin-, eta Laetitia Castak eta Lucy Gordonek gorpuzten dituzte hurrenez hurren Brigitte Bardot eta Jane Birkin.

Jane Birkin (London, 1946) antzezle eta musikariak bikotea osatu zuen Serge Gainsbourgekin eta berea da «Je t'aime... moi non plus» kantu erotiko eta asaldagarrian entzun daitekeen emakume ahotsa -Brigitte Bardotek atzera egin baitzuen-. 60ko hamarkada bukaeraz ari gara, eta harrezkero frantses estatuan bizi da oraindik musikagintzan jardunean ari den Birkin -2006koa du azken lana-.

Eta lehen aipatu bezala, Lucy Gordon antzezle britainiarra da «Gainsbourg, vie héroïque» pelikulan Birkinen papera jokatu duen emakumea. 1980ko maiatzaren 22an Oxforden jaioa, Lucy Gordon «Perfume» (2001), «Serendipity» (2002) edo «Spider-Man 3» (2007) filmetan lan egindakoa zen. Gainsbourgi buruzko pelikulan parte hartu ostean, 29 urte betetzeko bi egun baino falta ez zitzaizkiola, hilda aurkitu zuten. Poliziak adierazi zuenez, bere buruaz beste egin zuen. Antza denez, lagun baten heriotzak jota utzi zuen, eta mutil laguna ohean lo zuela, bere burua urkatu zuen Parisen zuten etxean.

Oinordekoa

Jane Birkinek Frantziara jo zuen 60ko hamarkadan, eta bertan Serge Gainsbourg ezagutu. 1971n alaba bat izan zuten elkarrekin, egun sona handiko antzezle bihurtua den Charlotte.

Charlotte Gainsbourg (London, 1971) gazte hasi zen antzezle lanetan, hamahiru urte baino ez zituela eta amak bultzatuta. 1985ean Cesar saria lortu zuen Claude Millerren «L'Effrontée» pelikulan egin zuen lanagatik, eta gero aita zein amarekin ere egin zituen antzezpen lanak, Serge aitak zuzendu zuen «Charlotte for Ever» lanean (1986), esaterako. Egun Yvan Attal zuzendaria du bikote -bere filmetan ere egin izan ditu antzezpenak- eta bi seme-alaba dituzte. Nazioartean, seguruenera, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarraren «21 gramos» (2004) eta Lars von Trier danimarkarraren «Antichrist» (2009) dira bere lan ezagunenak.

Baina zineman ez ezik, musikagintzan ere badu zeresana Gainsbourg andereak, eta orain arte disko gutxi egin dituen arren, aintzakotzat hartzeko modukoak dira bere sorkuntzak. Debuta aitarekin batera «Lemon incest» kantatzen egin zuen -bideoklipean elkarrekin ageri dira, ohean-, baina 1986koa du lehen lana, «Charlotte for Ever», 15 urte baino ez zituela argitaratua.

Makina bat artisten lanetan aritu ostean -tartean Madonnaren «Music»-, 2006an «5:55» lanean parte hartu zuen, Air, Jarvis Cocker, Nigel Godrich, Tony Allen, David Campbell eta The Divine Comedyko Neil Hannonekin.

Baina iazko hondarretan plazaratu «IRM» lanarekin eman du zeresana Charlotte Gainsbourgek. Hirugarren lan luzea duena Beck itzal handiko musikariak ekoitzi du, eta erresonantzia magnetikoak egiteko makinak ematen dio izena -eskiatzen ari zela istripua izan zuen Charlottek, eta makinak ateratzen zuen zarata du geroztik gogoan-. Frantziar zerrendetan laugarren tokira heldu den «IRM», eta kritika onak jaso ditu.

Interesgarria da oso hamahiru kantu desegituratu eta kubistaz osatua den «IRM», zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gehiago irabazten duenetarikoa. Bertan, Charlotte ingelesez hurbiltzen da pop-rock doinu irekietara, pasarte intimo eta barnerakoietarako utzita frantses xuxurlaria. Espiritu existentzialista du lanak, eta kantu batzuk aipatzekotan, «Heaven can wait» edo «Time of the assassins» gomendatuko ditugu, baita «Le chat du café des artistes» edo «La collectionneuse» ere.

Un artista universal cuyas canciones han llegado al euskara de la mano de Juankar Landa

El legado musical de Serge Gainsbourg llegó al euskara de la voz de veinte artistas de Euskal Herria que, coordinados e impulsados por Juankar Landa, admirador de Gainsbourg y miembro del dúo musical Sanchís y Jocano, grabaron para Gaztelupeko Hotsak quince de los temas más conocidos del artista francés.

«Para mí, Gainsbourg fue la primera referencia musical del punk», relata Landa, quien en 2006, coincidiendo con el 15 aniversario de la muerte del artista, quiso organizarle un homenaje que por falta de tiempo no se llegó a realizar. Landa, sin embargo, siguió adelante con el proyecto, que derivó en el trabajo discográfico del que ahora escribimos: «Había escuchado versiones de Gainsbourg en inglés, italiano, japonés, en castellano (pocas)... así que podíamos intentarlo en euskara», relató entonces Landa. Para ello, escogió y juntó a un puñado de amigos músicos -guipuzcoanos en su mayoría-; un grupo heterogéneo, de amplia trayectoria musical muchos, históricos del pop-rock realizado en nuestra tierra algunos y, por lo tanto, crecidos bajo el influjo de Gainsbourg, y de la generación más joven el resto.

El trabajo discográfico, llamado «Gainsbourg gainbegiratuz», se publicó a finales del 2008 y tuvo, además, presentaciones en directo en Elgeta, Azkoitia y Donostia.

Gari (Hertzainak) abre el disco con el tema «L´anamour» y el propio Juankar Landa (Sanchís y Jocano) lo cierra con «Dépresion au-dessus du jardin». Entre medio, Mikel Agirre (La Buena Vida), Diego Vasallo (Duncan Dhu), Saioa y Estanis Elorza (Natural Project), Rafa Berrio (Amor a Traición, Deriva), Txuma Murugarren (Sasoi Ilunak), Luisa Etxenike, Jorge Carrero, Enrike Mingo, Amaia Intxausti, Santi Gasca (Sanchís y Jocano), Giorgio Bassmatti y Jone Gabarain (Le Mans) participan, con sus voces, en un proyecto que registró el ingeniero y productor Juan Zulaika Xulai y en el que también tomaron parte los músicos Aitor Unanue, Joserra Senperena, Javier Sun, Borja Iglesias y los componentes de Dinbi Danba.

En la joya musical, además de las citadas, también se traducen y reproducen las conocidas y en su día polémicas «Je t´aime... noi non plus» o «Aux armes et caetera». A. B.

BERE BURUAZ BESTE

Serge Gainsbourgen bikote Jane Birkinen papera antzeztu ostean, Lucy Gordonek bere buruaz beste egin zuen, 29 urte betetzeko bi egun baino falta ez zituenean.

ALABA CHARLOTTE

Serge Gainsbourg eta Jane Birkinek alaba bat izan zuten 1971n. Egun antzezle eta musikari sonatua da Charlotte Gainsbourg, eta «IRM» du azken diskoa, iazko lan interesgarria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo