GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Baretasuna itzuli da Libano eta Israel arteko mugara, baina gatazkak bere horretan dirau

Badirudi Libano eta Israel arteko mugara baretasuna itzuli dela, liskar armatuak gora egin behar zuela bazirudien ere. Baina herenegungo gertakarien errua batak besteari leporatu ondoren, lasaitasunerako deia egin zuten atzo bi parteek. Hartara, biek gutxieneko arduraz jokatu dute, eta esan beharra dago, halaber, arduratsu jokatu duela Hezbola miliziak. Herenegungo istilua Israelgo eta Libanoko armaden artekoa izan zen, eta ez, aurrekoak bezala, Israelen eta Hezbolaren artekoa. Milizia xiitak esan zuen erasoei erantzuteko prest dagoela, baina probokaziotan ez erortzeko deia egin zuen, sortutako arazoa Libanoko Armadaren eskuetan utzi eta giroa lasaitze aldera. NBEren paperari dagokionez, berriz, ezin esan oso lan txukuna egin duenik, haren ardura nagusia gertatutakoa saihestea baitzen.

Baretasuna itzuli da Libano eta Israel arteko mugara, baina gatazkak bere horretan dirau eta herenegungoa eta askoz talka larriagoak ere edozein momentutan gerta litezke berriro. Izan ere, Mendebaldean ahazteko joera badago ere, komeni da gogoraraztea Libanoko eta Siriako lur zatiak Israelek okupatuta daudela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo