GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

KAZETA.INFO Ione Josie 2010/8/5

Atsedenaldirik ez euskararik gabe

Udak bere giroa dakar. Turistak, herriko bestak, eguzkia... eta folklorea. Gure herrietako plazak biperrez, ikurriñaz, dantza-emanaldiz, kantuz, pilota-partidaz, herri kirol norgehiagokaz betetzen dira, eta, zonbait lekutan, Euskal Herriko besta «tipikoak» atzematen ahal ditugu (...)

Gure herriak hizkuntza anitzak bilakatzen dira, eta frantsesaren ondoan, ingelesa, alemana, italiarra, gaztelera. Entzun ditzakegu...Bai, zoin polita den udan Euskal Herria!

Eta euskara? Bai, euskara, entzungai da gure herrietan, gehienetan, turismoari begirako folklore ikur, Donibane Lohizuneko Louis XIV. plazan, zezensuzkoaren alboan, eskaintzen diren kontzertuetan adibidez. Lauburua eta euskal biskotxarekin batera. Egia du Frantses gobernuak, «ondarearen parte» da, museoetan gordetzekoa eta herri «berezi» batera iritsi nahi duten turistendako atzerriratzeko parada eskaintzen diona. Baina, maila batean soilik..

Baionako bestek ere, euskarari lekua eskaini nahi izan diote, bertso pare bat Herriko Etxeko balkoitik, baina hautetsi batek hitza hartuko ote du euskaraz? Ximun Cazaubon gazteak meritua du, euskararen erabilera areagotzeko deiladia luzatu baizien bertaratu ziren bestazaleei.

Euskararen inguruko gertakari ugari ukan ditugu aurten eta bilantxo bat egiteko ordua izan daitekeela iruditzen zait. (...)

Uda da, eta oporrik ez euskararentzako, astedenaldirik ez euskaltzaleontzako. Udan, euskara ez da folklorearen ikur besterik ez bihurtu behar, udan ere, euskaraz bizi behar dugu (eta ez soilik atzerrira goazenean). Euskara harrotasunez aldarrikatu behar dugu, eta bestelako hizkuntzekin egiten duten ahalegin berdina eskatu behar zaie eragile politiko zein sozialei. (...)

Udan ere, gure ahotsa entzun behar dute, euskara ez da soilik bestetan kantatzen, euskara egunerokotasunean hitz egiten da, komunikazio tresna da, euskaraz bizitzen da!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo