Euskal Herria jaietan
Eguzkia, ikurriñak eta giro ezin alaiagoa Agoizko jaien hasieran
Txistu eta gaita doinuek beteko dituzte Agoizko kaleak. Bai herri bazkarian, bai su ikuskizuna den bitartean, hara hurbiltzen den guztiak musikaz gozatu ahal izango du. Ahoa gozatzeko aukerarik ere izango da, izan ere, antolatu dituzten hainbat ekintzatan, txorizoa, ogia, gazta, ardoa eta zurrakapotea banatuko dituzte. Betiko ekintzei dagokienez. aukera zabala da, erremontea, esku pilota, entzierroak eta larrain dantza, besteak beste.
Janire MENDIETA |
Atzo eman zieten Agoizko herritarrek ongietorria jaiei. Eguerdiko hamabietan hasi zen saltsa, era ezin hobeagoan. Eguzkiak gogogor jotzen zuelarik, jendez gainezka ageri zen Udaletxe aurreko kale estua. Dantzek, txaran- gek, gaitariek, erraldoiek eta kiliki konpartsak hartu zituzten laster kaleak. Ikurriña ugari ere eraman zituzte auzokideek txupi- nazora.
Lehenik eta behin, jaiak iragartzeko kartel lehiaketako irabazleak saritu zituzten. Lehen saria, 500 eurokoa, Iñaki Egues San Martinentzat izan zen «Erraldoiak jaietan» lanagatik. Bigarren saria, 200 eurokoa, Jose Angel Ligero Martinezena izan zen «La fiesta está en la calle» kartelagatik.
17.00etan, kiroldegian egokitu duten haur txokoa ireki zuten, umeek jaiek iraun bitartean aspertzeko betarik izan ez dezaten. Handik ordu erdira, berriz, ibilaldia egin zuten agoiztarrek eta zurrakapotea hartu zuten egarria kentzeko. Gero, Big Cuadrilátero orkestra zen agoiztarrek gorputza astin zezaten eginahalak egin behar zituena.
Asteazkena arte atsedenik ez
Gaur, festa egun guztietan bezalaxe, gaitari eta txistulariek itzartu dituzte herritarrak. Nahi duen orok 12.00etako mezara joateko prozesioan parte har dezake. Ibilbidea gaitariek, dantzari txikiek, erraldoi eta buruhandiek lagunduta egingo dute.
Arratsalderako karrika-dantzak iragartzen ditu egitarauak eta erritmoa markatzen Bilaketa txaranga arituko da.
Biharko ekitaldien artean, berriz, herri bazkaria nabarmentzen da. Herritarrek, ederki bazkaldu ostean, mariachien doi- nuez gozatuko dute. Arratsal- dean, berriz, entzierro txikia eta erremonte partidua izango dituzte aukeran. Gauean, «gazte-disko» delakoa izango dute adin txikikoek.
Asteartera igarota, 12.00etan bi aukera izango dira. Txu-txu trenean bidaiatzea edo herri kirolak ikustea. 18.00etan, behi bolaztatuak ibiliko dira Landakoa eta Larraineta kaleetan.
Asteazkenean, azken egunean, ardoa eta gazta banatuko zaie Nafarroako parkera joaten diren guztiei. Gauean, suak erre ondoren, «Gaixoa ni» izango da.
Gaitari eta txistulariek itzartukko dute gaur herria. Nahi duen orok 12.00etako mezara joateko prozesioan parte har dezake. Gaitariek, dantzari txikiek, eta erraldoi eta buruhandiek lagunduta egingo dute bidea
Bihar, herri bazkarira joaten denak, bapo jan ostean, mariachien doinuekin abesteko aukera izango du. Arratsaldean, berriz, entzierro txikia eta erremonte partidua izango dira aukeran.