GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

KAE-2

Zumaiak bere aurreneko garaipena lortu du, ezustekoa eman eta gero

GARA | ONDARROA

Zumaiak ezusteko galanta eman zuen Ondarroako uretan jokatutako estropadan eta denboraldiko aurreneko bandera eraman zuen etxera. Gipuzkoarrek egundoko estropada egin zuten lehen aldiz aritu ziren ohorezko txandan, eta lehen maniobran Portugalete eta Santoñaren atzetik izan arren, beraiek izan ziren azkarrenak, gainerako balizetan denborarik onenak eginez.

Garaipen honi esker, zumaiarrek sailkapen nagusiko hirugarren posturaino egin dute jauzi eta atzo arte suziri bat bezala goraka zihoan Santoñako trainerutik soilik bi puntura geratu dira.

Kantabriarrek jarraipena eman zioten azken emaitza bikainei eta «Jarrillera» ontziarekin lehia estua izan eta gero, bigarrenak izan ziren helmugan. Lidertzan, hain zuen ere, Portugaleteko koadrilak jarraitzen du beste behin ere. Bizkaitarrak sailkapeneko muturrean dira eta hogei puntuko abantailarekin ekingo diete aurretik geratzen zaizkien estropadei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo