GARA > Idatzia > Mundua

Afganistanen hildako zibilen kopurua %25 hazi da urtearen lehen erdian

Nazio Batuen Erakundeak Afganistango gerran hildako zibilei buruzko txostena argitaratu berri du, eta 1.271 lagun zendu direla adierazten du bertan. Gainera, ez ditu leku onean uzten AEBen agintepeko nazioarteko tropak. Hauek hildako zibilen kopurua nabarmen murriztu den arren -heriotzen %76 talibanei leporatu dizkie NBEk-, agerian uzten du ez direla afganiarren segurtasuna bermatzeko gauza.

p020_f01_148x108.jpg

GARA |

Urte honetako aurreneko seihilekoan, 1.271 zibil zendu dira eta ia 2.000 lagun zauritu Afganistaneko gerraren ondorioz, NBE Nazio Batuen Erakundeak kaleratu berri duen txostenak argitara atera duenez.

Argitaratutako informazioak ez ditu leku onean uzten NATOren indar okupatzaileak, iazko datuekin konparatuz, epe berdinari dagokionez, %25 hazi direlako (1.054 lagun hil ziren orduan). 2008ko lehen seihilekoko datuei erreparatuz gero, are okerrago, gehikuntza %55erainokoa delako, atzo aurkeztu zuten Gatazka Armatuetan Zibilen Babesari buruzko seihileko Txostenak dioenez.

Afganistango NBEren misioak (UNAMA) kaleratutako txostenaren arabera, heriotzen %72 (920) talibanei edota «gobernuaren aurkako beste elementu batzuei» leporatzekoak dira, eta batez ere lehergailuak jarriz edota kamikazeen bidez eginiko erasoak izan direla argitzen du.

Zibilak jomugan

«Zibilen heriotzen hazkunde hori ikusita, gatazkaren puntu honetan jomuga nagusi bihurtu dituztela uste dute zibil afganiarrek», salatu zuen Afganistango NBEren ordezkari Staffan de Mistura, ohar batean.

Ameriketako Estatu Batuek zuzendutako nazioarteko aliantza eta segurtasun indar afganiarrak, aldiz, 223 zibilen heriotzen erantzule dira. Iazko lehen seihileko datuen aldean, %29ko murrizketa adierazten du horrek. UNAMAren ustez, biztanleriaren artean heriotzak gutxitzeko ISAFek abian jarritako zenbait taktika daude murrizketa horren atzean.

Datuak argiak dira. Nazioarteko indarrek eragindako hildakoen kopuruak nabarmen behera egin duen arren, matxinatuei leporatutako heriotzak hainbeste gora egin izanak adierazten du ISAF ez dela gai izan afganiarren segurtasuna bermatzeko.

«Triste gaude, eta etorkizunagatik zeharo arduratuta, zibilak ari direlako gatazkaren kostua ordaintzen. Txosten honek abisu dei bat izan behar du», ohartarazi zuen atzo De Misturak.

«2010eko lehen sei hilabeteek panorama latz eta gordina utzi dute, gatazkak kaltetutako zibilei dagokionez», aipatzen du atzo plazaratutako dokumentuak. Bestalde, 128 heriotzen ardura, guztien ia %10, argitu gabe gelditu dela dio.

Nazio Batuen Erakundeak kaleratutako datuek labur utzi dute Afganistan Rights Monitor (ARM) erakunde independenteak, iragan uztailaren 12an argitaratutako txostenean, kalkulatu zituen 1.074 heriotzak.

Gainera, Afganistango Giza Eskubideen Batzorde Independenteak (AIHRC, ingelesez) igandean argitaratu zuenez, urte honetako aurreneko zazpi hilabeteetan 1.325 zibil zendu dira, 2009ko epe berdineko datuekin alderatuta, %5,8ko igoera adierazten duena.

IRAN

Afganistanen inguruko herrialde guztiak bilduko dituen batzar bat egingo dutela «laster» iragarri zuen atzo Gobernu iraniarrak. AEBen eta «beste herrialde batzuen» babesa galdegin dute.

ATENTATUA

Atzo, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) txostena plazaratu zuten egun berean, kamikaze baten erasoak bi zibil afganiar hil eta polizia bat zauritu zituen Kabuleko hirigunean, iturri ofizialen arabera.

Instan a Wikileaks a retirar los nombres de afganos

Varias organizaciones defensoras de los derechos humanos instaron ayer a la página web Wikileaks a suprimir los nombres de los afganos que hacían labores de informadores para EEUU citados en los miles de documentos confidenciales filtrados recientemente, según informó AFP, quien citó a Nader Nadery, presidente de una de estas asociaciones.

«Estamos preocupados por las posibles consecuencias, los posibles peligros para los afganos cuyos nombres figuran en los documentos de Wikileaks», dijo Nadery, director de la Comisión Independiente de Derechos Humanos de Afganistán (AIHRC), que ha remitido, junto a organizaciones como Amnistía Internacional, la citada solicitud al responsable de Wikileaks, Julian Assange.

«Le pedimos en esta carta que eliminen los nombres y sean más cuidadosos en el futuro. Estas personas, cuyo nombres y las provincias donde viven se mencionan, podrían ser objetivos de los talibán», detalló.

«Instamos a los voluntarios y sus empleados a revisar todos los documentos para asegurarse de que aquellos que contengan este tipo de información sean retirados o eliminados», precisó Nadery.

Wikileaks, fundada en 2006 y especializada en inteligencia, publicó a finales de julio decenas de miles de documentos confidenciales que sacaron a la luz los verdaderos entresijos de la guerra afgana. Además de datos sobre muertes de civiles o nexos entre los talibán y Pakistán, citan a los informantes afganos. El pasado jueves, el Pentágono cargó duramente contra este sitio web y solicitó la devolución «inmediata» de los 15.000 archivos aún no publicados. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo