GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sabin Euba omendu dute Zornotzan, hil zela hiru urte bete direnean

GARA |

Duela hiru urte zendu zen Sabin Euba ETAko militante historikoa eta urte askotan errefuxiatuta egon zena. Hari omenaldi xumea egin zioten asteburu honetan bere herrian, Zornotzan, amnistiaren aldeko mugimenduak jakitera eman duenez.

Bere senide ugarik hartu zuen parte ekitaldian, bai eta lagunek eta Zornotzako herritarrek ere. Hainbat bertsolarik eta dantzarik ere hartu zuten parte ekitaldian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lore eskaintzaren ostean, Eubaren militantzia urteak ekarri zituzten gogora, frankismo garaitik hasi eta bere azken egunera arte. Pertsona «eskuzabala eta eredugarria» izan zela nabarmendu zuten.

Sabin Euba 2007ko abuztuaren 5ean hil zen bere herrira itzuli ostean, minbiziak jota.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo