GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lapurtutako motor batekin istripua izan du gizon batek Getarian

GETARIA

39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Getarian, minutu batzuk lehenago lapurtu zuen motorrarekin istripua izan ostean.

Lakuako Barne Sailak adierazi zuenez, asteartean, 18:30ean, pertsona batek Getariako Kale Nagusian Yamaha markako motozikleta bat ostu ziotela salatuz dei egin zuen Ertzaintzara. Gainera, lapurrak N-634 errepidean Zarautz aldera ihes egin zuela adierazi zuen motorraren jabeak.

Minutu batzuk geroago, Getaria eta Zarautz artean N-634 errepidean izandako istripu baten berri izan zuen Ertzaintzak. Gidariak zauriak zituen, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten. Istripua izan zuen motorra lapurtutako hura zela egiaztatu ondoren, gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo