GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Patxi Meabe, Pako Etxebeste eta Arturo Garcia Justizia eta Bakea

Bizikidetza baketsua, ezinezkoa egiarik gabe

Hutsune etikoetako hiru aipaturik, egia bilatuko duen eta gizarte baketsuagoa sustatuko duen berreraikitzea beharrezkoa da

Masa-komunikabideak azken hamarkadetan boteretsu bihurtu dira. Horien egiazkotasunari buruzko debatea XIX. mendean prentsa masiboaren sorre- ran koka genezake. Interes soziopolitikoen eta lanbidearen barne printzipioak errespetatzearen arteko oreka zailak luzaroan markatu eta baldintzatu du jarduera hau. Baina aldaketa sozialen gunea izateko duen ahalmena, ez datorkio ahalmen horretatik soilik. Batez ere alderdiak, talde sozialak eta eragile ekonomikoak izan dira masa-komunikabide horiek profitatu eta beren erara eta komenentziara erabili dituztenak.

Arlo ekonomikoan, merkataritza interesen pisua zenbat eta handiagoa izan den, holding handiek beren akzio-nagusitasunaz baliatuz eta talde mediatikoen egitura globalen eraginaren bidez, orduan eta korapilatsuagoa izan da lanbidearen barne printzipioekiko leialtasuna.

Arlo politikoan, klase politikoaren interesak, zenbait gai aztertu eta planifikatzerakoan, elikatu egin dira talde mediatiko handiak espazio publikoa monopolizatuz, beren estrategientzat mesedegarri den ikuspegia moldatzeko obsesioak bultzaturik. Estrategia horiek garbi ikusten dira ohiko hedabideetan, eta gaur egun sareetan eta Interneten.

2. Gaur egungo gizartearen konplexutasuna ikusita, askatasunean, justizian eta egian oinarritutako gizartea sustatzeko masa-komunikabideen ahalegina «desegite» eta «berreraikitze» dinamikan jardutea da.

Etika arduratsutik urrun egonik, salatu eta deseraiki behar diren egoeren desegitea, gero birpentsatu, bultzatu, sustatu eta berrasmatutako ekintzekin berreraiki, gizartea eraldatzeko.

Euskal gatazka eta baketzeari dagokion informazioan gehiegizko karga ideologikoen desegitea. Euskal Herrian zabaltzen diren masa-komunikabideak bizi dugun gaindosi ideologiko-politikoaren menpe daude. Ez dute haserreak baretzen eta giroa hozten jakin, ez dute jakin debate ideologikoek izaten duten «berotasuna» epeltzen. Alderdi politikoen muturretako olatuetan jausi dira eta aktore politiko desberdinen bozeramaile izan dira horiek «kantxa berotu» dutenean, baita partida jokatu aurretik ere. Gehiegikeria ideologiko honen ondorioa informazioa eta iritzia bereizten duen marra deuseztea izan da, albiste sailak iritziz beteta emanez.

Errealitatearen aurkezpena manipulatzeko berariaz sortutako agertokiaren desegitea. Mutur bakoitzak egiatik urrun eta bere onurarako gehien komeni zaion eszena manipulatu du. Gatazkaren ondorioak minimizatu egin dira, ia ukatzeraino. Biktimak luzaroan ostrazismoan egon dira. Beste aldetik egoera suntsigarria irudikatu da, hemen bizitzea eziznezkoa zela eta nola edo hala alde egitera bultzatzen zuela esanez. Irudikatze horretan, bakoitzak bere historia eraiki du. Zenbaitetan masa-komunikabideek beren letra eta ahotsa off-en jartzen dute gertatzen dena kontatzeko, baina gehien interesatzen zaien barreratik azalduz, osotasuna beren erara interpretatuz. Sumatzen diren zenbait ariketa, hala nola ezkutatzea, aurkari politikoaren irudia kaltetu dezaketen albisteak sistematikoki puztea, norberaren buruzagiak goraipatzea, errealitatearen deformazio eta birsortze faltsua, dirigismoa eta informazioaren inposaketa oraindik ere egiten diren jarduerak dira, eta informazio objektiboaren mesedetan, medio horien ekarpen arduratsua zalantzan jartzen dute, batez ere publikoak badira. Etengabeko intoxikazio horren ondorioak berehala sumatzen dira guregandik urrun bizi diren per- tsonek gutaz jaso duten irudia deskribatzen dutenean. Zenbatetan ez ote dugu entzun: Baina nola bizi daiteke herri horretan...!

Oinarririk gabeko eta interesatuak diren balorazioak desegitea. Masa-komunikabideak boteretsuenen interesen zerbitzuko tresna bilakatu dira. Euskal errealitatearen komunikazioan, zenbait printzipio moral eta juridiko, errugabetasun-presuntzioa edo intimitaterako eskubidea, kasu, ez dira errespetatu. Indarkeriazko ekintzen ustezko egileen kriminalizazio edo errugabetzea ia sistematikoki gertatu da eta kasu askotan prozedura judizialik hasi gabe. Zenbait hedabidetatik egindako egozpenek eta adin txikikoen nahiz beste hiritar anonimoen nortasuna bistaratzeak oinarrizko eskubideak zapaltzea suposatu du, aske uztean edo absolbitzean sorrarazi dizkieten arazoekin.

3. Hutsune etikoetako hiru aipaturik, egia bilatuko eta gizarte baketsuagoa sustatuko duen berreraikitzea beharrezkoa da.

Pertsonarekiko errespetuan oinarritutako komunikazioa berreraikitzea. Desberdinen arteko elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatuko duen komunikazioa, indarkeria mota guztiak argi salatu eta indarkeriazko adierazpenak lehen planoan goraipatuko ez dituena. Adierazpen bide, baretze guneen sortzaile eta bizikidetza baketsuagoaren eragile izango dena, azken batean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo