GARA > Idatzia > Kirolak> Arrauna

San Miguel Liga

Castrok hankaz gora bota du gidoia

Iazko txapelduna maisuki aritu zen baga txikien artean eta, Kontxako sailkapen estropadarako hiru egun eskasera, erakustaldi galanta eman zuen. Oriok, latz sufrituta, hirugarren postuari eutsi zion eta puntu bakarra galdu zuen Urdaibairekiko. «Libia», laugarren, bikain.

p043_f01.jpg

Ander GARTZIA

Martxan zen San Miguel ligaren superprodukzio berria; Urdaibairen eta Orioren arteko azken lehia, bata eskuin ertzeko kalean eta bestea ezkerrekoan, azkenaldian patuak urrundu nahiko balitu bezala. Izar nagusiak prest zeuden, eta zaleen begiradak eta kamerak, bertara zuzenduta. Amaiera, ordea, inork gutxik espero zuen. Castro izan zen, gupidarik gabe, ezustean aurkari guztiak txikitu zituena eta erakustaldi apartarekin denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuena. Bueltatu da, beraz, iazko izar nagusia eta denboraldiko momenturik garrantzitsuenean egin du gainera.

Atzoko pelikula, halaber, akzio eta suspense handikoa izan zen; Orio liga galtzeko zorian izan zen, egundoko azken txanpagatik izan ez balitz. Urdaibaik puntu bateko abantaila erdietsi du txapelketa eskuratzeko bidean, eta San Pedroko «Libia» ontziak Donostian zer egiteko gai den erakutsi zuen estropada bikaina burututa.

Protagonista nagusiak, ordea, Jose Parada, Xabier Bereziartua, Jon Iriondo, Jose Antonio Acebal, Alexander Esteban, Adrian Gonzalez, Iurgi Iruretagoiena, Javier Vilariño, Fernando Ruiz, Xabier Etxebeste, Pedro Laza, Joseba Fernandez, Sergio Montenegro eta Iker Gimeno patroiak osatutako ontzia izan zen, «la Marinera».

Halako garaipen handia, baina, gutxik aurreikusiko zuen, batik bat aurreneko luzea ikusita. Bermeotarrak, beste behin, txikitzera atera ziren aurreneko txanpatik, baina lau lehiakideen arteko parekotasunak ezerezean utzi zuen bizkaitarren ahalegina. Izan ere, lau ontziek segundo bakarreko tartean gauzatu zuten lehen maniobra. Hortik aurrera, ordea, zeharo aldatu ziren kontuak.

Estropada, txikituta

Txirrindulari tropela mendaterik gogorrenera iritsi balitz bezala, Castrok erritmoa bizitu eta estropada erraustu zuen. Ontziak guztiz sakabanatuta gelditu ziren, iaz ezagun egin zen «Kantauriko Ferrariak» eragindako galarrena medio. Joseba Fernandezen gizonek bapo gozatu zuten etxean, hamaika entrenamenduetan arraunlarien sufrimenduaren testigu izan den itsasoan, alegia. Castrok egundoko erakustaldia eman zuen bueltako luzean poparean egindako lanean eta abisu galanta jaurti zuen Kontxarako sailkapen estropadarako hiru egun eskas geratzen direnean.

Oriok, bestalde, majo sufritu behar izan zuen hirugarren postuari eusteko. Gipuzkoarrak lan erditan garbi ziren Urdaibairen atzetik eta behin-behineko sailkapenean Pasai Donibane, San Pedro eta Kaiku bera ere aurretik zituen. Alarma gorria piztu zen «Mirotza» ontziaren tostetan, baina azken bagak aprobetxatuta, bizirik dira oraingoz.

XII. Flaviobriga Bandera

marka BERRIA

«La Marinera» ontziak marka guztiak txikitu zituen atzo eta estropada eremuaren marka berria ezarri zuen zaleen aurrean. Castrok 19.27.84an gelditu zuen kronometroa, 2004ko Urdaibaik (19.29.73) baino bi segundo lehenago.

Santoña vence en casa y se la jugará junto a Zumaia B

Santoña no pudo cerrar de mejor manera el campeonato de liga y acompañará a Zumaia B en la lucha por el ascenso tras sumar su sexta victoria de la temporada en casa. Los cántabros fueron dueños y señores de su regata, última prueba puntuable para la ARC-2, y tras aventajar en tres segundos a Colindres y en más de diez a Zarautz, mandaron un aviso serio a sus rivales de play-off.

Getaria, por su parte, acudía a la cita con la necesidad imperiosa de remontar ocho puntos de desventaja, por lo que poco pudo hacer ante tal empresa. Los guipuzcoanos acabaron séptimos, lejos de la cabeza.

De esta manera, cántabros y guipuzcoanos se medirán a Busturialdea y Trintxerpe -últimas dos traineras de la ARC-1- por conseguir el puesto vacante de la división de plata del remo fijo, ya que Potugalete, campeón absoluto de la liga, tiene garantizado su presencia para la próxima campaña.

La primera gran batalla que librarán las cuatro embarcaciones el próximo sábado tendrá como escenario el Puente Colgante, donde se repartirán los primeros puntos en la modalidad de contrarreloj. Un día más tarde, los candidatos al ascenso se volverán a ver las caras en Zumaia, de nuevo luchando contra el crono, aunque esta vez en mar abierto, para decidir finalmente el vencedor. Santoña parte como favorito, aunque habrá que ver el nivel que ofrece Busturialdea.

A .G

1.tXanda

2.tXanda

3.tXanda

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo