GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Karmele Igartua idazlea omenduko du Hatsa elkarteak

Hatsa elkarteak urtero Senpereko Larraldea etxean ospatzen duen egun pasa poetikoan, orain gutxi zendu zen Karmele Igartua idazlea omenduko du. Hilaren 18an izango den ospakizuna «Maite ditugun olerkariak, Karmele Igartua bihotzean!» lelopean garatuko da izan ere, Igartuak maiz parte hartu izan du ekitaldi honetan. 11.00etan Larraldea etxetik abiatuta mendi martxari ekingo diote. 13.30ean izango da berriz, Bergarako Idazle Eskolak prestatutako irakurketa poetikoa Igartua ardatz izanik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo