GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Ongizate estatua, etengabeko atzera bidean

Parisko Asanblea Nazionalean erretreta-sistema erreformatuko duen legea eztabaidatzen hastearekin batera, sindikatuek euren desadostasuna agertu nahi izan zuten atzo, enegarrenez azken hilabeteetan. Arrazoi honengatik kalera atera ziren milaka eta milaka pertsona, eta alor publikoan bederen, greba deialdiak eragin handia izan zuen. Euskal Herriko kasuan, Baionako manifestazioan hamabost bat mila pertsona bildu ziren legedi honen aurkako beren jarrera eta arrazoiak azaltzera, sindikatuek esan zutenez. Ongizatearen estatua deiturikoa kinkan dago Europa osoan, baita sistema honek garapen minimoa lortua zuen herrialde benetan aurreratuetan ere: Estatu frantsesean, Alemanian, Britainia Handian... Burbuilak eztanda egin bezain pronto murrizketak etorri dira, eta aurretik mozkinetatik gorde ez zena orain eten nahi da, maila sozialean noski. Estatuek beren sistema fiskalak eta finantzarioak aberatsenen mesedetan moldatu zituzten azken hamarkadatan eta orain ez daude prest jokabidea aldatzeko. Herrialde garatuetan hau gertatu bada, zer esanik ez garatze bidean daudenetan. Eta ez soilik izendapen hori ofizialki duten herrialdeetan, baita Europan ongizate estatua izatera heldu gabe murrizketak egiten hasi diren horietan ere. Gainera, azken hauetan baino erantzun tinkoagoa ematen ari dira langileak herrialde garatuetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo