GARA > Idatzia > Ekonomia

Kritikei eratzun die

Mahatsaren salerosketan ezin da prezio minimorik ezarri, Espinosaren hitzetan

Mahatsa saltzeko edo erosteko gutxieneko prezio bat ezartzea «guztiz legez kanpokoa» dela esan zuen atzo Logroñon Gobernu espainoleko Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko ministro Elena Espinosak. Horrela erantzun zien Espinosak Errioxa sor-marka duten ardoen ekoizleei, zeintzuek joan den larunbatean ekoizten duten mahats eta ardoentzat «bidezko» prezioak eskatzeko manifestazioa egin zuten. Ardogileek salatzen dutenez, hainbat upeltegik mahatsa eta ardoa ekoizpen kostuen azpitik saltzen eta erosten dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo