GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Alfarok eta Kurutxarik eman dute Sarako Pleka Torneoko lehen ezustea, finalerako txartela eskuratuta

J.L.

Alfarok eta Kurutxarik eman dute Sarako Torneoko ezustea Lanbert eta Etxeto 40 eta 38 mendean hartu, eta finala jokatzeko txartela eskuratu ostean. Hasiera batean, Ezkurra zen Alfarorekin aritzekoa, baina Urruñakoak eskuetan arazoak dituela-eta, bere lekukoa Nafarroa Beherekoak hartu zuen, eta bera izan zen finalerdiko onena.

86 minutu iraun zituen norgehiagoka honek, eta oreka erabatekoa izan zen, berdinketak ere ugari izan baitziren. Alfarok bost kintze egin zituen saketik, eta 10 Lanbertek, baina gakoa jokoan egindakoetan eta galdutakoetan egon zen.

Alfarok eta Kurutxarik 20 egin zituzten, eta 13 galdu. Lanbertek eta Etxetok, berriz, 15 egin eta beste horrenbeste galdu zituzten, eta amaieran finala jokatzeko faborito baldin baziren ere, huts egin zuten. Hala, Alfarok eta Kurutxarik eman zuten ezustea, finalean sartuta. Markagailuak honakoa erakutsi zuen: 1-1, 6-6, 11-6, 14-14, 14-19, 24-24, 26-26, 30-30, 32-32, 35-32, 37 eta 40-38.

Beste finalerdian ez zen ezusterik izan, Waltarik eta Lazkanok 40 eta 35 irabazi baitzuten Ibarrolaren eta Harizmendiren aurka oren batez pilota astintzen aritu ostean. Ezusterik ez zen izan emaitzan, baina bai jokoan, izan ere, Bixente Lazkano izan baitzen partidako onena. Urruñako atzelariak sekulako neurketa egin zuen, eta amaierako kintzeetan berak erabaki zuen kanporaketa, ordura arte zatirik gehienean gibeletik aritu baitziren.

Partida bera ez zen luzea izan, baina joko ikusgarria eskaini zuten lau pilotariek. Waltari tartean bada, neurketa ez da asko luzatzen, eta atzo ere horrelaxe izan zen, motza izan baitzen, bai behintzat beste finalerdierakin alderatuta. Kubatarrak bederatzi kintze galdu zituen saketik eta, 12, Ibarrolak.

Galdu hamaika galdu zituzten irabazleek eta, 12, galtzaileek. Egin, berriz, 17 egin zituzten Waltari-Lazkanok eta, 12, Lanbert-Etxetok. Markagailua: 0-2, 3-3, 10-10, 11-11, 12-12, 15-23, 27-29, 29-34, 35-35 eta 40-35. Atzoko bi irabazleek finala bihar jokatuko dute 18.30etik aitzinera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo