GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak

Bielle eta Etxeto izan dira Sarako Torneoko ustekabeko txapeldunak

WALTARI-LAZKANO 30

BIELLE-ETXETO 40

J.L.

Ezusteak ireki zuen Sarako finala, izan ere, astelehen arratsaldean Alfarok eta Kurutxarik lortu baitzuten finalerako txartela, baina atzo bietako inor ez zen aritu. Alfaro eskuko minak jota dabil eta ez zegoen jokatzeko moduan eta Kurutxariri, berriz, aita zendu zitzaion goizean, eta hala bietako inork ez zuen jokatzerik izan.

Antolatzaileak presaka eta korrika hautatu behar izan zituzten horien ordezko finalistak. Lanbert eta Etxeto aukeratu zituzten, eta azkenean ezustean eraman zuten garaipena, nahiz eta merezita eraman. Partida bera dotorea izan zen, kintze eder askorekin, baina Lanbert eta Etxeto erregularrago ibili ziren partidan zehar, eta horrek eman zien garaipena.

Waltarik denetatik egin zuen. Kintze ederrak bai, baina hutsak ere bai, eta hortik egin zien ihes partidak. Kubatarra ez dago bere sasoi onenean, eta atzo ere horrela dela erakutsi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo