Koldo Aldabe 2010/9/25
Ekimenak
Azken asteotan falta ez direnak. Gaur, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak, Alternatibak eta sindikatu eta gizarte eragile batzuek Gernikan egingo duten bakegintzari buruzko akordio zabalaren aurkezpena. EAJk bihar du jarrera azaltzeko aukera. Herenegun, Bruselako Adierazpena egin zutenek iragarritako ETArentzako erantzuna (ez dirudi berandu ibiliko direnik). Gaur zortzirako deitutako manifestazioa. Etzi, Gudari Eguna da (...).
Ezker Abertzaleak batetik (Zutik, Euskal Herria) eta ETAk bestetik (su-etena) hartutako alde bakarreko erabakiek prozesua martxan jarri dute, eta itzulerarik gabekoa dirudi, eta gero eta alderdi eta eragile gehiago konbentzituta daude horretaz.
Gerra irabazita zeukatela uste zutenak dira mugitu ez direnak. Haien estrategiak, ordea, espero ez zuten irtenbidea eman die prozesua martxan jarri eta eutsi nahi dieten guztiei.