GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joxemari Ostolaza

Beldurrak

Airean dabiltza uhinak garraio, ETAk iragarritakoa hobi. Eguna joan biharamuna etorri, eta hobi berean plisti-plasta azala muga.

Ebidenteena eskura, atzaparrak lokatzetan haize errota, kaioak uxatzeko moduko mugimenduekin entretenitu nahi gaituzte beren ezinez ogibidea gurutze. ETAk hartu du bere erabakia estrategia berriaren abiadan. Ezker abertzaleak behar du berea findu eta politika herrikoiari ekin. Horretan datza bere ardura, urtetan nekez lortutakoari jarraipen sendoa emanez bildu lezake bere inguruan berarengandik aldendutakoa. Honek ematen die izua egoera lazgarri honekin gustura dabiltzanei. Kartzelak militantez lepo nahi dituzte agintariek eta ingurukoek beren bakea ikur. Eta ulergarria zait, haizearen jabetza ere duenak ez du nahi izaten berea ez den enbatarik, babestu gabe harrapatuko duen ekaitzik. ETArik gabeko Euskal Herriari diote beldur, kartzelak militante gaituez hutsik eta herriak bere herritar emanez aberastuak irudikatze hutsak erotzen ditu, orain duten agintea demokratikoki mantentzea ez dela posible jakitun. Gehiegi dute jokoan eta dena galtzeko, tranparik egin ezean irabazteko gai ez denak jokatze hutsak galtzen baitu. Garai hobeak datozkigu, zain geunden.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo