GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

TOP 14

Avironi entsegu bat gauzatzea falta izan zaio

Lapurtarrek puntu bat eskuratu zuten, baina norgehiagoka ikusita, gutxitxo izan zelakoan geratu ziren.

p060_f02.jpg

AVIRON 25

PERPINYA 26

Jon LEUNDA

Avironek puntu batekin konformatu behar izan zuen atzo, Perpinyaren aurkako partida galdu egin baitzuen Jean Dauguer zelaian. Zuri-urdinek lortu zituzten bi entseguetatik bakarra gauzatzea nahikoa zuten garaipena erdiesteko, baina ez zituzten gauzatu, ez bata ez bestea, eta amaieran puntu batekin konformatu behar izan zuten.

Norgehiagoka estua izan zen hastapenetik, bi taldeek erakutsi baitzuten garaipena erdiesteko gogoa. Etxekoak aitzineratu ziren bigarren minutuan Boyetek zigor bat gauzatu ostean. Ondoren etorri ziren, ordea, minutu txarrak. Lehenik eta behin, kanpotarrek gauzatutako entsegu bat lortu zuten; ondoren, zigor kolpe bat; azkenik, berriro ere gauzatutako entsegu bat. Hogei minutu betetzerako, 3-17 ari zen galtzen etxeko taldea. Euskaldunek, ordea, ongi erreakzionatu zuten, eta atsedenera joan bitartean Boyetek lau zigor kolpe gauzatu zituen; hala, partidan sartu ziren berriz ere.

Bigarren zatian orekak jarraitu zuen, eta etxekoek bi entsegu ere gauzatu zituzten. Aldiz, ostikoekin ez ziren lehen zatian bezain fin aritu eta hortxe joan zitzaien garaipena.

Biarritzen ezina

Biarritzek ere ezin izan zuen garaipenik erdietsi Parisera egin zuen bisitan, eta lehen sailkatuaren aurka, Racing Metroren aurka, 17 eta 12 galdu zuen. Beraz, puntu batekin konformatu beharra dute lapurtarrek. Joko ikusgarririk ez zen izan, eta, azkenerako, lehen zatian Fallek lortutako entseguak erabaki zuen partida. Yachvilik bi zigor kolpe gauzatu zituen (65. min, eta 74. min.), eta, Peyrelonguek, berriz, bi drop (25. min. eta 52. min.). Etxekoek entsegu bat egin zuten eta Wisnieskik lau zigor kolpe gauzatu zituen.

Bosch (Barraque, 40. min.), Ngwenya, Gimenez, Mignardi, Gobelet (Bidabe, 29. min.), Peyrelongue, Aiestaran (Yachvili, 49. min.), Faure, Alexandrte, Vahafolau, Carizza, Thion, Jhonstone (Barozzi, 73. min.), Terrain (August, 55. min.) eta Coetzeek (Marconet, 41. min.) osatu zuten Biarritzen hamabostekoa.

AVIRON

25

PERPINYA

26

El Gernika sentencia en la primera parte

El Gernika Bizkaia sigue mejorando su nivel y ayer ganó su segundo partido de la temporada al Quesos Entrepinares por 21-15. Los vizcainos anotaron tres ensayos por mediación de Negrillo, Magunazelaia y Coronel. Gassie sumó las tres transformaciones. El conjunto verdinegro realizó una gran primera parte, superando a los visitantes y anotando los tres ensayos. En la segunda parte los visitantes apretaron mucho, pero los vascos supieron defender muy bien, logrando una victoria muy importante.

En la jornada de hoy, el Ampo Ordizia tiene un compromiso muy complicado en Valladolid ante El Salvador, que es el actual campeón. El Pegamo Bera Bera, por su parte, visita el campo de la Santboiana. Los donostiarras tienen una buena opción para meterse en la parte alta de la tabla. Los dos duelos darán comienzo a las 12.30.

J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo