ARABA
Lorezain sortzaile enplegu tailerra, Garaion Naturartea elkartearen eskutik
Garaion Naturartea elkarteak, Arabako INEMekin batera, lorezain sortzaile enplegu tailerra antolatu du Ozaeta herrian. Datorren hilabetean hasiko da ikastaroa, eta urtebeteko iraupena izango du, zortzi orduz egunero eta euskara izango du hizkuntza nagusia. Lorezaintza izango da tailerraren oinarria, prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa izango da eta ikasle bakoitzak bere proiektua osatzeko aukera izango du. Elkarteak azaldu duenez, beren helburu nagusia landa ingurunean ekimenak bultzatzea da, eta era berean, euskaraz bizitzeko espazioak sortzea.