GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gogorkeriak demokraziak baino balio politiko handiagoa du gaur egungo Errusian

Atzerritik ikusita harrigarria den jokaldi batean, Errusiako presidenteak, Dmitri Medvedev-ek, hamazortzi urtez Moskuko alkate izan den Juri Luzhkov kargugabetu zuen atzo. Presidenteak konstituzionalki erabaki hau hartzeko eskumena du, alegia, zuzenbide estatuak aurreikusten duen neurria da. Baina horregatik ez dio harrigarria izateari uzten, ikuspuntu demokratiko batetik batik bat. Nolanahi ere, aste honetan bertan GARAri emandako elkarrizketan Parlamentuko lehendabiziko lehendakari izan zenak, Ruslan Jasbulatov-ek, argi uzten zuen gaur egun Errusiako sistema politikoa autoritarismoak jota dagoela. Luzhkov eta Jasbulatov garai bereko politikariak direla gogorarazi behar da; bata eta bestearen bilakaeraren erkaketak gaur egungo egoera politikoaren zenbait gako argitzen dituela esan daiteke. Luzhkov-en kaleratzearen harira errusiar gizartearen zenbait ordezkariren erreakzioak entzunez gero, argi dago beraientzat gertaera honetatik deigarriena Medvedev-ek erakutsi duen tinkotasuna dela. Areago, gehienek positiboki baloratzen zuten, «epeltzat» duten agintariaren eskutik, honelako jokabide zorrotza. Hartara, askok autoritarismoa balio goren gisa hartzen dutela baieztatzen da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo