GARA > Idatzia > Kirolak> Athletic

Golak

Golei etekina atera ezean, saria lortzeko modurik ez dago

Athleticek punteria hobetu du, baina iaz baino etekin eskasagoa ateratzen die sartutako golei.

p034_f01_148x136.jpg

Amaia U. LASAGABASTER

Mantaren teoriari jarraituz, ez dago gorputz osoa beroa edukitzeko biderik. Pribilegiaturen bat edo beste izan ezik -zuri-gorrien hurrengo aurkaria, adibidez-, ez dago atalen bat hobetu behar ez duen talderik, sailkapenaren goialdeari begiratu arren.

Errentagarritasuna izango litzateke Athleticen kasuan. Zuri-gorriek, aurredenboraldian izandako ibilbideari jarraipena emanez, punteria hobetu dute iazko lehen jardunaldiekin konparatuta. Puntuak, berriz, ez dira erritmo berberean etorri.

Izan ere, bost taldek besterik ez dute sartu Athleticek baino gol gehiago. Eta, bilbotarrekin batera, hiruk besterik ez dute golen bat edo beste ospatu jokatutako partida guztietan. Baina gehienek etekin askoz handiagoa atera izan diote beren punteriari. Kasu deigarrienak, Real Madril eta Espanyolenak dira, orain artekoan horien gol bakoitzak ia bi puntu balio baititu (1'8). Beste muturrean, Athletic bera dago, Getafe eta, batez ere, Malagarekin batera (0'87 puntu gol bakoitzeko aurreko bientzat; 0'54 besterik ez Malagarentzat), lehen txanpa honetan goialdean kokatu diren taldeen batez bestekotik nahiko urrun, sailkapenaren aurreko zortziek sartutako golek puntu bat baino gehiago balio izan dute-eta. Eta gauza bera gertatzen da denboraldi amaierako estatistikak aztertzerakoan: sekulako botere ofentsiboa duten taldeek izan ezik -hau da, Bartzelona eta Real Madril, eta ez urtero-, gainerakoek ezinbestekoa dute batez besteko hori betetzea (puntu bat baino gehiago gol bakoitzeko), saria dakarren postu batean amaitu nahi badu Liga.

Atea hutsean

Okerrerantz egin du Athleticek ildo horretan, iaz bost gol besterik sartu ez baitzituen aurreko bost jardunaldietan (aurten zortzi ospatu ditu dagoeneko), baina egun dituen zazpi puntuak baino bi gehiago lortu baitzituen. Ziur asko, lan defentsiboari dagokien zenbakiak hala-nolakoak direlako; Ligako atzeko tropeletik gertuegi omen dabil atal horretan talde zuri-gorria, atea birritan hutsean utzi ahal izan duen arren.

Horretan egon liteke baikortasunerako arrazoi nagusia. Izan ere, hiru taldek ospatu dituzte golak Athleticen aurka eta hauetako bi, Bartzelona eta Atletico Madril, Ligako arriskutsuenetarikoak dira. Eragozpen bakarra, beraz, Sportingen aurkako partidari legokioke. Lau gol besterik ez ditu sartu talde asturiarrak hilabete honetan, eta erdiak zuri-gorrien atean izan ziren.

Ezkortasunerako ere egon badago arrazoirik, baina. Batez ere, aurkariak aukeratzerik ez izatea. Athleticen egutegia ez baitator batere lasaia hurrengo asteotan, Zaragoza edota Almeriaren aurkako partidak, Valentzia, Sevilla edota Vila-realen aurkakoekin tartekatzen baitira. Eta errentagarritasuna, saria ziurtatzen duena, denetan landu behar da.

alternatibak

«Llorente-mendekotasun» modukoren bat jasaten ari zen itxura eman zuen taldeak aurreko bi jardunaldietan. Hiru aste geroago, ordea, zazpi dira gola egin duten zuri-gorriak.

Gaizka Toquero entrenó con el grupo

No completó la sesión, pero Gaizka Toquero entrenó ayer junto a sus compañeros, lo que parece abrir una puerta a su regreso al equipo. Tampoco participó en el partidillo Fernando Amorebieta y más reducida aún fue la presencia de Koikili.

Literas para los jugadores en Lezama

Lezama ha estrenado literas, con el objetivo de que los jugadores del primer equipo permanezcan en las instalaciones en las jornadas en las que trabajen en doble sesión. También podrán ser utilizadas cuando el equipo regrese tarde de algún desplazamiento y los jugadores opten por descansar en Lezama.

Un partido de sanción para Amorebieta

Tal y como se auguraba, el Comité de Competición sancionó con un solo partido a Fernando Amorebieta por la expulsión que sufrió el pasado sábado. No habrá recurso por parte del Athletic, que sólo perderá al central para el choque ante el Valencia.

Y aunque el tema puede darse por zanjado, sigue dando que hablar. Para Javi Martínez, por ejemplo, en cuya opinión Amorebieta «pagó los platos rotos» de la campaña que se ha vivido en los últimos días, sobre todo tras la entrada de Ujfalusi a Messi. «Esto es fútbol y tiene que haber contacto -recordó el navarro-, aunque siempre pensando que un jugador no va a hacer daño a otro y va a la pelota».

El centrocampista también se refirió a otra de las polémicas de la jornada, la pitada de San Mamés a Andrés Iniesta. «Cada uno es libre de expresarse como quiera», aseguró, para recordar que «nosotros hemos salido pitados de muchos campos y no se ha armado tanto revuelo».

David Villa, por otro lado, también cumplirá un partido de sanción tras su expulsión del sábado. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo