GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Elefantea urrats berriak egitera bultzatu behar da

Mugituko da» zioen Jose Luis Elkoro askatzeko bere herrian sortutako mugimenduaren leloak, elefante baten marrazkiarekin espainiar Estatuaren burugogorkeria irudikatuz. Atzo Elkorok askatasuna berreskuratu zuen, baldintzapean bada ere. Herri honek elefante memoria dauka. Ez du ahaztu Elkorok herriari eman dion guztia eta horregatik ere bultzatu du gogoz: alkateen mugimendua, ikurrinaren aldarria, Herri Batasunaren jaiotza eta garapena, «Egin» egunkariaren sorrera... Mugitu da elefantea eta pozik egoteko eguna da, oso pozik egotekoa gainera.

Jakina, Elkorok berak kalera ateratzerakoan sentitu zuen mingostasun berbera sentituko zuten askok atzo, bereziki beren gertukoak kartzelan eta ehunka kilometrora dituzten pertsonek, logikoa denez. Badira oraindik gaixo diren presoak, kondena beteta dutenak... eta badira, orokorrean, gatazka politiko baten ondorioz espainiar eta frantziar kartzeletan sakabanatuta dauden 700 preso politiko. Horietatik guztiek ospatuko zuten Elkororen askatzea, esan bezala, zorioneko berria dena.

Badira egitate honetatik abiatuta ENAMen kontraesanak bilatu nahi dituzten pertsonak. Alferrik ari dira. Munduaren aurrean demokratikoak bailiran agertu nahi duten estatuentzat soilik da kontraesanen iturri euskal presoekiko erakusten duten krudelkeria eta bidegabekeria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo