GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

European Challenge

Avironek duen indarra erakutsi behar du

Jon Leunda

Connacht taldearen zelaian jokatuko du gaur Avironek 19.00etatik aurrera. Zuri-urdinek bigarren faseari begira beste urrats bat eman dezakete, gaurko aurkariak lehen jardunaldian kanpoan galdu egin baitzuen, eta garaipena erdiesten baldin badute, sailkapeneko lehen postuan bakar-bakarrik jarriko baitira jokalari lapurtarrak.

Joan den asteko garaipena une onean heldu zen euskaldunentzat, izan ere, Ligako hiru porroten ostean behar baitzuten garaipen hori. Gaur gauza bera egiten badute, taldea indartzeko ere balioko du, hasiera bikainaren ostean, zaplazteko handi samarra hartuta baitzeuden, batez ere Biarritzekin galduta. Jokalariei dagokienez, ohikoak eta ohikoak ez direnak aterako ditu Lievremontek, hori bai, beti ere garaipenari begira ariko direla baieztatu du entrenatzaile lapurtarrak, nahiz eta lehiaketa honek ez duen Ligak duen garrantzirik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo